Nafarroako Jatetxe Ekologikoen Sarea osatzen duten jatetxeek, euren ohiko eskaintzan Nafarroako produktu ekologikoak edukitzeko konpromezua dute, horiek behintzat hamar izanik eta hiru marka desberdinetakoak. Honen bidez, ekoizpen ekologikoari presentzia ematen zaio jatetxeetako menu eta tabernetako barretan. Barazki, ardo, olio, haragi, infusio edota gatza dira ia hogeitamar diren lokal hauetan banatzen diren produkutetako batzuk.
Sare-kide berriak, Rodero, Europa, Alhambra, Hotel Tres Reyes, Ábaco, Baserriberri, Errejota, Obas eta Martintxo dira. Ikasturtean zehar kide gehiago batzea espero da, batez ere izena duten jatetxeen presentziak susposa dezakeen bultzada kontuan hartuta.
Bederatzi jatetxe hauek 2017az geroztik, hasieratik, daudenei batu zaizkie: Trinquete, Vegetariano Sarasate, Posada Elbete, Pizzería Panpinela, Lorenea, Katakrak, Remigio, Hostal Ioar, Herriko Taberna, Geltoki, Eskola Taberna, El Retrogusto es Mío, Baztán Garagardotegia, Casa Sario, Camping Murku Zuria, Bodegas Azpea, Baratza Kafea eta Asador bodegas Lezaun.
CPAEN/NNPEKetik pentsatzen da kopurua aski esaguratsua dela, besteak beste, sarekideekin hitzartutako promozio kanpainekin hasteko. Horrela, aurten zenbait ekintza martxan jarriko dira helburu horrekin.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org