Iaztik, Celia de Pedrok eta Omar Fernándezek Casa Paco jatetxea daramate, Nafarroako sukaldaritza tradizionalagatik nabarmentzen dena, abangoardiako ukitu batekin, Casa Pacoren estiloan. Bi ostalari-gazte horien eskutik, gero eta produktu ekologiko eta lokal gehiago sartzen ari dira establezimenduan, eta hainbat lehiaketatan parte hartzen ari dira, haien sukaldea sustatzeko helburuarekin.
Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Elkarteak (AEHN) antolatu berri duen Tortillaren Asterako Casa Pacoren proposamena Nafarroako elikagai ekologikoekin egindako tortilla tradizional bat izan da: Caparrosoko El Puente Viejoko patata ekologikoak, Artaxoako Elkeako oliba-olio birjina estra eta Goldaratzeko Ekollaondoko arrautzak.
Epaimahaiak proposamenaren kalitatea baloratu zuen eta Nafarroako produktu ekologikoarekin egindako Tortilla Onenaren CPAEN/NNPEK saria jaso du. Zorionak!
Bestalde, Monasterio tabernak, Nafarroako elikagai ekologikoak ere erabili ohi dituenak, lehen saria jaso du patata-tortilla onenaren kategorian eta Nafarroako Tortillaren 7. Asteko lehiaketa irabazi du, Chelsy tabernarekin batera, 1986tik Iturramako bere lokalean egiten duten pintxoari esker. Zorionak!