CPAEN/NNPEK eta Ausolan eskoletako jantokietan elikadura ekologikoa sustatzeko elkartu dira

Beste urte bat, CPAEN/NNPEK-ek eta Ausolan hitzarmen bat sinatu dute Nafarroako hainbat eskolen jantokietan elkadura ekologikoa sustatzeko. 

Elkarbanatu

Elkarbanatu

3.000 ikaslek baino gehiagok jaki ekologikoak dastatzeko aukera izan dute martxoan, apirilean eta urrian. Oraingo honetan, menuak desberdinak izan dira, eta APYMA bakoitzak aukeratu ditu; alde batetik, oinarrizko menua, elikagai ekologikoen 5 eguneko txertaketarekin hilean, eta, bestetik, Ausolan menua, 12 eguneko txertaketarekin hilean.

Sustapena martxoan eta irailean egin ziren Iruñeako eta inguruetako 12 eskoletan (3.155 ikasle), beste alde batetik urrian Nafarroako hegoaldeko 6 eskoletan (354 ikasle) egingo dira.

Ikasleentzat formakuntza bat egin da, bazkaltzeko espazioa eta denbora aprobetxatuz (jangela ondokoa), menuan elikagai ekologikoren bat sartu den egunekin bat eginez, eta familientzat, berriz, ikastetxetik kanpainari buruz eskuragarri dagoen informazioaren eta CPAEN-NNPEKek diseinatutako liburuxkaren bidez.

Akordioaren helburu nagusia da elikadura osasuntsu eta iraunkorraren garrantziaz jabetzea, elikagai ekologikoen identifikazioa erraztea eta elikagai ekologikoen kontsumoa sustatzea.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org