CPAEN/NNPEKek ostalaritza sektorearekin elkarlanean jarraitzen du, geroz eta establezimendu gehiagok jaki ekologikoak erabiltzeko helburuarekin. Aukera honek, erantsitako balioa ematen die euren eskaintzei eta taberna eta jatetxeetako bezeroek positiboki balortatzen dute.
Neguko barazkien sasoian murgilduta gaude. Orburuak, kardu gorria, atxikoria, borraja, tipulak, grumiloko kukuluak, hazak, hazaloreak… Nafarroako baratzeak duen sasoirik oparoenak egiten digun oparia, udaberriaren baimenaz noski. Arrazoi honengatik, Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Elkarteak, martxan jarri ditu Neguko Barazkien Jardunaldiak, CPAEN/NNPEKen laguntzarekin.
CPAEN/NNPEKentzat elkarlanak jaki ekologikoen presentzia hostalariek martxan jarritako komunikazioetara ekartzea dakar. Honekin batera, neguko barazkietan oinarritutako afari batean parte hartuko du, bertako jaki guztiak nekazaritza ekologikotik eratorriak izanik eta euren presentzia ostalaritzan sustatuz.
Gogoratu beharra dago CPAEN/NNPEKek azkeneko urtean zehar Pikiloaren eta Nafarroako Ardoaren Astean, Zainzuriaren eta Nafarroako Ardo Arrosaren Astean eta Nafarroako Tortila Txapelketan parte hartu duela, eta oraingoan neguko barazkien inguruko jardunaldietan egongo dela. Hilabete gutxietan ere, Nafarroako Pintxoaren Astean egongo da, eta bertan, lehen aldiz, produktu ekologikoez osatutako pintxo onena sarituko da.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org