Mugaz-gaindiko topaketa bat da Nafarroako Ostalari Elkarteak eta Le Club des Maitres Restaurateurs Bearn et Soulè antolatutakoa. Asmoa da komunean jartzea bi lurraldeetako gastronomia Pau-ko afari batean, eta bertako barazki guztiak ekologikoak eta Nafarroakoak izango dira.
Paura 9 sukaldari joango dira otsailaren 11an Nafarroako gastronomia sustatzeko afarian. Gogoangarria izango den afaria da eta Pauko Nafarroako Parlamentuaren eraikinean burutuko da. Haiekin batera CPAEN/NNPEKeko operadore den Carlos Alvarez egongo da, parte hartuko duten 9 jatetxeei barazki ekologikoz ornitzeko arduraduna izango dena.
Mugaz gaindiko topaketak bakoitzaren gastronomien ezagutza sustatu nahi du, Bearn eta Soule eta Nafarroakoa. Erreplika Iruñean izango du udaberrian, eta orduan Frantziako sukaldariek prestatuko dute afaria.
CPAEN/NNPEKek hau ekimena lagundu nahi izan du jaki ekologiko eta sasoikoen garrantzia nabarmentzeko. Horrela, Carlos Alvarezek bere Nafarroako barazki ekologikoak erakusteko espazioa izango du eta haien onurak erakutsiko dizkie sukaldari, kazetari eta gastronomia adituei. Baita Le Club des Maîtres Restaurateurs Bearn et Soulè kideei ere.
Afarira joango diren 80 pertsonek izotz barazkiak (kardo gorri, atxikoria eta apioa), sagar verde gela, mostaza, erronkariko gazta eta angila ketua gozatu ahal izango dute, Virgiliok (Fontellaseko Beethoven jatetxea) prestatua edota orburuak plantxan, baztango pio beltz paparra eta Nafarroako Trufa Nicolas Ramirezek egina (Tubal jatetxea). Gainera honako jatetxeak egongo dira: Baserri Berri, Iruñazarra, La Vieja Iruña, Topero, Cocotte, Petit Comité eta Hotel Tres Reyes.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org