NNPEK eta NOETE eskutik Pikiloaren Laugarren astean

Heldu den ostiralean hasiko da Lodosako Pikiloaren eta Nafarroako J.D. Ardo Beltzaren Laugarren Edizioa, lurraldeko 21 lokalen parte hartzearekin. Ebentuaren bidez ohikoa, bertakoa eta denboraldikoa den produktu bat susta nahi da, haren maridajea bertako ardo baten bidez eginik. Edizio honetan CPAEN/NNPEK eta ANAPEH/NOETEk (Nafarroako Ostalaritza Enpresa Txikien Elkartea) elkarren artean lan egin dute, gastronomía lehiaketetan hasitako elkarlana indartuz. Udaberrian batera lan egin...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Heldu den ostiralean hasiko da Lodosako Pikiloaren eta Nafarroako J.D. Ardo Beltzaren Laugarren Edizioa, lurraldeko 21 lokalen parte hartzearekin. Ebentuaren bidez ohikoa, bertakoa eta denboraldikoa den produktu bat susta nahi da, haren maridajea bertako ardo baten bidez eginik.

Edizio honetan CPAEN/NNPEK eta ANAPEH/NOETEk (Nafarroako Ostalaritza Enpresa Txikien Elkartea) elkarren artean lan egin dute, gastronomía lehiaketetan hasitako elkarlana indartuz. Udaberrian batera lan egin izan zen Nafarroako Zainzuri eta Ardo Arrosaren Astean, establezimendu irabazleari 300€an baloratutako produktu ekologiko sorta emanez, kasu honetan, Lekunberriko Ayestaran hotelari.

Pikiloaren laugarren aste honetan, salda ekologikoak sartuko dituzten 4 toki izanen direla azpimarratu beharra dago: Oibarren Casa Zabaleta, Aritza Auritzen, Donamariako Benta eta Txapi Txuri Murelu el Frutokoa.

Hastear den ekimenean ere, CPAEN/NNPEEKeko operatzaileen 300 eurotan baloratutako produktu sorta eskainiko zaio irabazleari. Parte hartzaileei, Nafarroako operatzaile ekologikoen eta haien produktuen inguruko informazioa bidali zaie, hauek euren eskaintzan, bai lehiaketan eta bai urtean zehar, erabil ditzaten.

Gainera CPAEN/NNPEKen parte hartzen duten salmenta punuten informazioa eskaini zaie, produktuak eskuratzeko aukera zuzenagoa izan dezaten. Estekan Salmenta Puntu eta lokalen informazioa aurki daiteke: https://navarraecologica.org/eu/puntos-de-venta

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org