Familientzako sukaldaritza osasungarri eta jasangarriko tailerrak

CPAEN/NNPEKek barazkiak, zerealak eta lekaleak prestatzeko tailerrak antolatu ditu Guraso Elkarteentzat,  elikagai horien onurak ezagutarazteko eta hainbat elaborazio ikasi ahal izateko.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Menu osasungarri eta jasangarrien aldeko apustua eskoletako menuetan islatzen hasi da, bai eskualdeko ikastetxeetan zein ikastetxe arrunt eta itunduetan. Aldaketa nabarmenena izan da eskolako menuetan barazki, zereal integral eta proteina begetalen presentzia handiagoa izan dela. Osasun arloko gomendioek gomendatzen dute dieta mediterraneoa berreskuratzea gure elikaduraren oinarri gisa, barazkiak, lekaleak eta zereal integralak indartzea eta animalia-jatorriko proteina gutxiago jatea.
 
Aldaketa horiei etxetik lagundu ahal izateko, CPAEN/NNPEKek formazio batzuk antolatu ditu gurasoei zuzenduta, sukaldaritza osasungarri eta jasangarriari buruz.  Ikastaroen helburua elikagai horien onurak ezagutzea eta klase praktikoetan elaborazio desberdinak ikasi ahal izatea da. Ikastaroak 3 hitzordu izango ditu: barazkiak, zerealak eta lekaleak, eta hitzordu bakoitzean hiru errezeta egingo dira, beti sasoiko barazkiekin eta elaborazio estilo ezberdinak ezagutaraziz. Eskolak Tina Asensio Baratza Kafeko sukaldariarekin emango dira.
 
Tailerrak Guraso Elkarteentzat dira. Parte hartu nahi baduzu, jarri harremanetan cpaen@cpaen.org helbidean.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org