“Hemengoak- De Aquí” ekimen osasungarri eta jasangarria jaso du

Hemengoak-De Aquí proiektuak Iruñeko udal haur eskoletako elikadura eredua aldatu zuen 2016an. 

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Hemengoak-De Aquí proiektuak Iruñeko udal haur eskoletako elikadura eredua aldatu zuen 2016an. Orain, ia 10 urte geroago, Ekimen Osasungarriaren eta jasangarriaren III. saria jaso du; ikastetxeetan elikadura osasungarria bultzatzen duen ekimen publikoaren balioa aitortzen duen saria.

Proiektua Iruñeko Haur Eskolen Sarearekin lan egiten du; kalitatzekoa, jasangarriak, ekologikoak, freskoak, sasoikoak eta hurbiltasunekoak. Horretarako, produktuak Nafarroako ekoizleetatik zuzenki hartuz.

Gainera, programak 0-3 urte bitarteko beharrei erantzuten die, eta eredu pedagogikoa da ohitura osasungarriak transmititzeko. Menu osasungarria, Nafarroako ekoizpenaren denborazkotasunera egokitua eta ekoizpen ekologikoko elikagaiekin, hurbilean ekoitziak, erosketa zuzena bultzatuz.

Eduardo Elizaldek, Laboral Kutxako zuzendaria eta sari banaketaren arduraduna, adierazi zuen horrelako proiektuek hurbileko ekonomiari laguntzen diotela, eta kontsumitzaileek, produktuen prezioa kontuan hartzeaz gain, arreta jarri behar diotela lurraldeari aberastasuna ematen dioten tokiko ekoizleen ekosistemari.

Alfredo Hoyuelos, Iruñeko haur eskolen zuzendaria eta Maider Beloki, Iruñeko Haur Eskolen Erakunde Autonomoko lehendakaria saria jaso zuten eta eskerrak eman zioten eskoleen zuzendarita taldeei, familiei eta proiektu publikoan inplikatutako jendeari.

Hemengoak- De Aquí proiektu osoan, sektore ekologikoarekin lan egin da eskaerari erantzuteko eta sasoiak eta erabilgarritasuna lantzeko. Horrela, Nafarroako ekoizpen ekologikoaren baldintza ekonomikoak finkatu eta egituratzen dira, ekoizleek bidezko prezioak jaso ditzaten eta beren nekazaritza-ustiategiak, gehienak familiakoak, mantendu ahal izateko.

CPAEN/NNPEKetik Hemengoak proiektuaren baitan parte hartu duten pertsona guztiak zoriondu nahi ditugu, elikadura osasuntsu eta ekologiko baterako jantoki osasungarri eta jasangarrien alde lan egiten jarraitzeko apustu argia eta arrakastatsua baita.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org