Ioar Ostatua, Elbeteko Ostatua eta Txapi Txurri landa ostatua dira gosari ekologikoen alde egin duten Reckrea Lanta Hotelen Elkarteko kideak.
Sorlada, Elbete y Murelu el Fruto xarma duten eta Nafarroako produktuz osatutako gosaria eskaintzen duten landa hotelak dituzte. CPAEN/NNPEKek sustatutako ekimena da, landa aterpetxeek ekologikoaren eta tokikoaren alde egin dezaten, horrela aterpe eskaintzari balio erantsia eskainiz landa eremuan.
Proposamena CPAEN/NNPEK eta Reckrea Landa Hotelen Elkartearen arteko harremanaren fruitua da. Honek orain bi urte, Edorta Lezaun, ekoizpen ekologikoaren kontseiluko presidentea, saritu zuen Lamio sariaren bidez.
Asmoa Reckreako kide direnei Nafarroako ekoizpen ekologikoan oinarritutako gosari eskaintza egitea da, eta horretarako CPAEN/NNPEKek aterpeei informazioa eskaintzen die, hotel bakoitzaren asmo eta nortasunera egokitzen diren produktuak aukera ditzaten. Gainera, CPAEN/NNPEKek gosarien martxan jartzeaz informatzeko konpromezua hartzen du, baita honen alde egiten duten hotel eta ostatuak bermatu eta identifikatzea.
Lehedabiziko hiruak
Ioar Ostatua, Sorladan; Elbeteko Ostatua, Elbeten eta Txapi Txuri Landa Ostatua Murelu el Fruton izan dira ekimenera atxiki izan diren lehenak. Horietan jogurtak, frutak, barazkiak, esnea, gazta, arrautzak, olioa, marmelada eta zukuak topatu ahal izango dira. Horiekin batera bidezko merkataritzatik ateratako eta ekologikoak diren kafea, tea eta azukrea.
Ekimenak martxan jarraitzen du eta landa hotel askok interesa erakutsi dute, beraz ez litzateke harritzekoa zerrendak gora egitea. Horretan dihardu CPAEN/NNPEKek, jo ta ke hotel eta ostatu gehiagok ekologikoaren aldeko apustua egin dezaten. Horrek ez luke soilik zaporea eta kalitatea indartuko, balio erantsia gehituko die eta mundu jasangarriago baten eta landa eremu biziago baten alde lagunduko dute.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org