Hotel Don Carlos izan da produktu ekologikoekin egindako patata tortilarik onenaren irabazlea

Gaur amaitutzat jo da Nafarroako Patata Tortilaren Astearen hirugarren edizioa, Nafarroako Ostalaritza Kooperatiban, Burlatan, ospatutako sari banaketarekin. Lehen aldiz CPAEN/NNPEKek parte hartu du ekimenean, eta horregatik sortu da Nafarroako Produktu Ekologikoekin egindako Patata Tortila Onenaren kategoria. Saria Nafarroako produktu ekologikoetan 300€tan dirutrukea izan da, eta irabazle, Don Carlos hotela suertatu da. Aurten, parte hartu duten 20 jatetxeetan 30 bat pintxo...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Gaur amaitutzat jo da Nafarroako Patata Tortilaren Astearen hirugarren edizioa, Nafarroako Ostalaritza Kooperatiban, Burlatan, ospatutako sari banaketarekin. Lehen aldiz CPAEN/NNPEKek parte hartu du ekimenean, eta horregatik sortu da Nafarroako Produktu Ekologikoekin egindako Patata Tortila Onenaren kategoria. Saria Nafarroako produktu ekologikoetan 300€tan dirutrukea izan da, eta irabazle, Don Carlos hotela suertatu da.

Aurten, parte hartu duten 20 jatetxeetan 30 bat pintxo aurkeztu dira, horietatik %30a Produktu Ekologikoen kategorian.

6 mailatan banatu dira sariak: Instagrameko Argazkirik Onena, Sandua olioarekin egindako Tortilarik Onena, Larraz arrautzekin egindako Tortilarik Onena, Amstel Saria, Ohiko Eran egindako Tortilarik Onena eta aipatutako Produktu Ekologikoekin egindako Tortilarik Onena.

AEHNgo Ana Beriainek azaldu bezala, honakoa dio kondairak: “Zumalakarregi Generalak, Nafarroatik igarotzean, etxe batean gelditu zen atseden hartzera. Etxeko andreak, tortila bat eskeini zion, etxean zituen produktuekin: típula, patata, arrautza… Horren handia izan zen Zumalakarregiren gozamena, jakia bere soldaduei eskaini egin ziela, eta hórrela edatzen joan zela”. Orain hamaika eratan prestatzen den produktua da. Beriain berak azalduta, CPAEN/NNPEKek “balio erantsia eskaintzen dio ekimenari baina baita Nafarroako gastronomiari”, bertako produktu ekologikoen bitartez.

CPAEN/NNPEKen aldetik Andrea Lekunberri egon da sari banaketan. Hark azaldu bezala, operadore ekologikoen hazkuntza Nafarroan esanguratsua da, jada 660 bat izanik, eta honekin batera Nafarroan jaki ekologikoen eskaria ere hazi da. Berak produktu ekologikoetan 300€tan baloratutako saria banatu die Don Carloseko irabazlei. Hau Jatetxe Ekologikoen sarea osatzen duten 30 jatetxe eta tabernetako bat da. Gaur CPAEN/NNPEK-etik hartan parte hartzeko deia luzatu zaie Nafarroa osoko ostalariei.

 

Nafarroako Patata Tortilaren 3. Asteko sariak honakoak izan dira:

- Instagrameko Argazki Originalena: @Txemabil Café Iruñan ateratako argazkiarengatik

- Sandua olioaz egindako Patata Tortila: Bar Monasterio

- Larraz arrautzekin egindako Patata Tortila: Hotel Yoldi.

- Nafarroako Produktu Ekologikoekin egindako Patata Tortila: Hotel Don Carlos.

- Amstel Saria: Acari Gastroteca.

-Ohiko eran egindako Patata Tortilarik Onena: Cafetería Elizalde.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org