Nafarroa Salsa Berdean ekimenak baditu irabazleak

Urrian ospatutako Nafarroa Salsa Berdean izeneko kanpainak baditu irabazleak.  Errezeta lehiaketa eta jardunaldi ekologiko-gastronomikoak antolatu zituzten. Errezeta lehiaketan Granel Pamplona, Mundo Bio eta Geltoki establezimenduetako hiru bezerok irabazi dituzte sariak. Bulgurreko haragi bola egin du Granel Pamplona saltokiko bezero den Vegak eta irabazlea izan da. Gainera, argazkiak egin ditu plateraren lanketa pausoz pauso azaltzeko. Zilarreko saria Monicaren esku geratu...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Urrian ospatutako Nafarroa Salsa Berdean izeneko kanpainak baditu irabazleak.  Errezeta lehiaketa eta jardunaldi ekologiko-gastronomikoak antolatu zituzten.

Errezeta lehiaketan Granel Pamplona, Mundo Bio eta Geltoki establezimenduetako hiru bezerok irabazi dituzte sariak. Bulgurreko haragi bola egin du Granel Pamplona saltokiko bezero den Vegak eta irabazlea izan da. Gainera, argazkiak egin ditu plateraren lanketa pausoz pauso azaltzeko. Zilarreko saria Monicaren esku geratu da; Mundo Bioko bezeroak kalabazazko kanoiak aurkeztu zituen;  brontzea, berriz, Geltokiko bezeroa den Gonzalok eskuratu du, barazkiekin eta tofuarekin egindako arroz batekin. Irabazleek 150, 100 eta 50 euro irabazi dituzte, hurrenez hurren, euren osagaiak erosi zituzten dendetan gastatzeko. Gainera, dendetako arduradunek sari baliokide bat eskuratu dute NNPEKko Jatetxe Iraunkorren Sareko kide diren 36 jatetxeetako edozeinetan gastatzeko.

Jardunaldi eko-gastronomikoetan sari berdinak izan dira, eta, eko dendetako arduradunekin gertatzen den bezala, Sareko jatetxeetan bazkari edo afariengatik trukatu ahal izango dituzte sariak. Gogoan izan horien artean era guztietako establezimenduak daudela: Michelin izarrak, garagardotegiak, pintxo-tabernak edo janari tradizionaleko jatetxeak. Patxi, Maia eta Mila saridunek bakarrik edo konpainian gozatu ahal izango dute sariaz, eta gastronomia era ezberdin askoren artean aukeratu ahal izango dute.

Nafarroa Saltsa Berdean 2020an itzuliko da, proposamen berriekin eta Nafarroako elikagai ekologikoak eskaintzen dituzten saltoki ekologikoak eta taberna, hotel eta jatetxeak sustatzeko. Zaporea, gertutasuna eta osasuna.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org