Nafarroa Saltsa Berdean CPAEN/NNPEKeko errezeta lehiaketak, baditu irabazleak

Nafarroa Saltsa Berdean lehiaketaren hirugarren edizioan 22 errezetek parte hartu dute. Bertan, dendetako bezeroek osagai nagusi gisa Nafarroako elikagai ekologikoekin egindako errezetak aurkezten dituzte. Bezeroek, saltokiek eta jatetxeek sariak lortu dituzte.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Hirugarren edizioa zapore onarekin eta parte-hartze handiarekin amaitu du Nafarroa Saltsa Berdean errezeta lehiaketak. Lehiaketaren helburua da Nafarroako denda ekologikoak, bertako produktuen alde apustua egiten duten jatetxeak eta Nafarroako elikagai ekologikoak ezagutzea errezeta osasungarri eta jasangarriak eginez. 

Hala, sariak emateko orduan, epaimahaiak elikagaien jatorria, sasoikoa izatea eta originaltasuna eta sormena baloratu ditu. Plater irabazlea Sara Lizarragak egindako txitxirio-krepe bat da, sasoiko barazkiekin eta ahuntz-gaztarekin, Landare, Geltoki eta EKOmerkatuan erositako elikagaiekin. Bigarren saria Mi Gitana Canal de Cocinak jaso du, txahal- eta pikillo-temaki batekin, Al Gramon erositako osagaiekin, eta hirugarrena Txelo Silanesentzat izan da, berenjena eta kalabazarekin egindako milorriekin. Osagaiak Mendiko dendan erosi ditu.

Gogoan izan sariak errezetak egiten dituzten pertsonentzat eta dendentzat direla. Lehenengoek 150, 100 eta 50 euro irabazten dituzte erosketak egin zituzten dendetan gastatzeko; dendek, berriz, kopuru bera irabazten dute Nafarroako Jatetxe Iraunkorren Sareko jatetxeetan gastatzeko.

Jatetxe Iraunkorren Sareari dagokionez, EKOtopaketetan, sukaldaritzako klase magistralean eta ondorengo afari ekologikoan aurkeztutako errezetak baloratu ditu epaimahaiak. Lehen saria Baserriberri jatetxeak irabazi du, EKOgazta eta piperrekin egindako oilo-ogitarteko bat; bigarren saria Baratza Kafeak jaso du, mijoko burger batekin eta kimchirekin; hirugarren saria Geltoki jatetxearentzat izan da, EKOtopaketetan egindako plater ekologiko guztiengatik.

Jatetxeek ere 150, 100 eta 50 euro irabazi dituzte, hurrenez hurren, CPAEN/NNPEKi atxikitako denda ekologikoetan gastatzeko. Horrela, bezeroek irabazi, saltokiek irabazi eta jatetxeek irabazi egiten dute.

Elikagai ekologikoak aurkitzeko CPAEN/NNPEKi atxikitako dendak, jasangarritasunaren aldeko apustua egiten duten jatetxeak eta errezetak (irabazleak, finalistak eta jatetxeek aurkeztutakoak barne) https://www.navarraecologica.org/eu webgunean aurki daitezke.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org