Nafarroako produktu ekologikoarekin egindako tortilla onenaren CPAEN/NNPEK saria jaso du Akari Gastrotekak

Nafarroako Tortillaren 4. Astea ekainaren 18tik 27ra egin da, Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Elkarteak antolatuta eta CPAEN/NNPEK, Heineken, Nafarroako Ostalaritza Kooperatiba eta Sandúa Olioak babestuta.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

2019an, Akari Gastrotekak tortilla onenaren saria lortu zuen. Laugarren edizio honetan, Nafarroako produktu ekologikoarekin egindako tortillarena eraman du, CPAEN/NNPEKek emandakoa. Ekitaldian Mirian Otxotorena CPAEN/NNPEKeko lehendakaria izan zen, eta Goiza Isiegas sukaldari eta Lezkairuko lokaleko bazkideari diploma bat eta Nafarroako produktu ekologikoen sorta bat eman zizkion.
Kasu honetan, Akari Gastrotekak patata tortilla bat prestatu zuen onddo eta fuarekin. "Pozik gaude hemen egoteaz", dio Goiza Isiegasek, "Osagai bakoitzak bere funtzioa du eta espezialitateetan alda daitezkeen gauzak daude, gu kasu honetan onddoarekin eta foiearekin. Baina arrautza, patata, oliba-olio birjina estra on bat eta tipula ezinbestekoak dira ".
 
Zorionak Akari, eta eskerrik asko zuen jatetxean Nafarroako elikagai ekologikoen aldeko apustua egiteagatik.
 
 

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org