Duela ia 25 urte, Tina Asensiok elikadura makrobiotikoari buruzko ezagutzak partekatzearen aldeko apustua egin zuen, suela 12 azkenean Baratza Makrobiotika eskola eta jatetxea sortzera ausartu zen arte. Orain, etapa hori ixtea eta bere proiektuarekin jarraitu nahi duen norbait bilatzen saiatzen hari da.
1. Nola sortu zen Iruñean jatetxe eta eskola makrobiotiko batekin zentro bat irekitzeko ideia? Zerk bultzatu zintuen erabaki hori hartzera?
Lehenengo duela urte batzuk EuskalEskolaMakrobiotika sortu genuen formakuntza Makrobiotikoa emateko Euskal Herrian, momentu hori arte beharrezkoa zen Madrilera edo Valentziara joatea ikasteko.
Hasieran ez genuen gure lokala, beraz ikasketak Auzotegin ematen genituen eta gero Berriozarko Naturaren Gelan. Gure ametsa gune propio bat izatea zen, non sukalde-gela bat, ikasgelak eta, zergatik ez, sukaldaritza beganoa, osasungarria, ekologikoa eta azukrerik gabea izango zuen jatetxe bat izateko aukera.
Ez genuen soilik bizitzeko modu osasungarri bat fomentatu nahi, baita ere praktikatzeko gune bat. 340m2 horiek, Errotxapean, Landareren parean, gure amets guztiak egia bihurtzeko aukera eman ziguten, eta Euskal Herrian ez ezik, estatu osoan ere espazio bakarra sortzeko aukera ere bai.
2. Nola lortu duzu zure ohiko bezeroekin harreman sendoa sortzea?
Beti gure alegin onena eskainiz, gure menuetan, gure ikastaroetan. Gure alearen ekarpena eginez mundu osasuntsuago bat sortzeko, gure doako hitzaldien, buletinaren eta abarren bidez. Komunitatea sortuz, kultura sustatuz eta gizarte honetan aldaketa bat egiteko ezinbestekoak diren kolektibo eta kausak babestuz.
Pasaden egunean bezero batekin eta bere amarekin hitz egiten, gure espazioaren garrantziari buruz aipatzen zuten zein garrantzitsua izan den espazio hau eta zer lagundu dien hazteko. Sukaldaritza osasuntsuari buruz tailerrak egin dituzte, yoga klaseetan parte hartu dute, hitzaldietan eta baita ere, kafetegira etorri dira jatera.
3. Zerk bultzatu zaitu BaratzaMakrobiotika zuzentzen hainbeste urte egon ondoren erreleboa bilatzera?
2013ko krisian martxan jarri ginen, apustu handia izaten zela jakinduz. Jatetxe beganorik ere ez zegoen Iruñean eta hau gainera Makrobiotikoa izan behar zen. Zailtasun guztiak izanez gero proiektua aurrera ateratzen lortu nuen. Aurrerago pandemia iritsi zen, beranduago inflazioa, borrokatzea tokatu zait, eta faltan bota dut proiektu honetan bakarrik ez egotea.
Lanean 12 urte egon eta gero, ziklo bat bete dudala sentitzen dut, eta orain atseden hartzeko eta aukera berriak izateko unea dela.
4. Nola gustatuko litzaizuke Baratza Makrobiotikoaren aztarna jarraitzea epe luzera?
Elikadura osasungarria eta errespetuzko bizimodua sustatzen jarraituko duen erreleboa aurkitu nahi nuke.
Espazio hau paregabea da eta aukera asko eskaintzen ditu, pena litzateke galtzea.
Seguru nago energia berria duen talde batek espazioari probetxu handia aterako diola, hazia landatuta dagoelako. Urte hauetan Iruñeako leku erreferente batean bihurtu gara, baita kanpoan ere.
Honelako espazioak behar ditugu gure aisialdirako, kezka berberak dituzten beste pertsona batzuekin konektatzeko eta modu kontzienteagoan bizitzeko tresnak lortzeko.
5. Zer aholku emango zenioke zurea bezalako proiektu baten ardura hartuko duen norbaiti?
Eman dezakedan aholkurik onena talde bat izatea da, eta ez lider bakarra. Uste dut hori dela niri huts egin didan tekla. Ziur nago BaratzaMakrobiotika bezalako zerbait martxan dagoela talde on baten babesarekin bikaintasunera irits daitekeela.
Pena izan da Landare nekazaritza ekologikoko proiektu batean murgilduta egotea eta erreleboa hartzeko gaitasunik ez izatea, Baratza goitik behera berpizten ikusiko genukeelako.
Profesional eta kolektibo desberdinekin kooperatiba bat sortzea ere aukera ona dela iruditzen zait. Buru pentsatzaile askok eta beren energia fokalizatzen duten pertsona askok potentzial bakarra dute.
6. Nola aldatu da elikadura osasungarriaren pertzepzioa Iruñean urte hauetan? Jatetxeak eraginik izan al du horretan?
BaratzaMakrobiotika hasi zenean ia ez zen jakiten zer esan nahi zuen beganoak. Jende asko zegoen etxean elikadura osasungarria zuena, baina gero bazkaltzera edo zerbait hartzera irten nahi bazuen, aukerak txikiak ziren.
Gaur egun ez da erraza leku bat non edari begetalak edo erreposteria azukrerik gabea aurkitzea, adibide bat jartzeagatik. Beraz, egia esanda ez dakit eboluzio handia egon den edo ez. Zorionez, gaur egun eskaintza gehiago aurkitzen dugu non elikagai ekologikoak edo beganoak erabiltzen dituzte baina, aurrera ateratzeko egunero titanen antzera borrokatzen diren tokiak dira. Beldurra ematen dit gutxinaka elikadura osasuntsu eta inklusiboaren alde apustu egiten duten jatetxeak ixten joatea.
Bai, uste dut urte hauetan guztietan egin dugun lana lagungarria izan dela pertsona askok elikadura osasungarria eta energetikoa izateko kontzeptu zabalagoa izan dezaten eta, batez ere, elikadura hori egunerokoan egiteko aukera izan dezaten. Hori guztia jatetxeari eta, batez ere, astean behin sukaldaritza-eskolak, hastapen-ikastaroak eta makrobiotikako prestakuntza-ikastaroak, APYMASentzako haur-elikadurako ikastaroak eta abar izan ditugun eskolari esker eman da.
7. Nola kudeatzen duzu jatetxea modu jasangarri batean, osagaietan pentsatuz eta baita ere egunerokoan?
Galdera ona da, gehien bat egunero abentura ezberdina bat delako eta ez dakigulako zenbat mahaikide egongo diren. Gure kasuan, menua egunero aldatu dezake eta beste batzuetan serbitzu berdinean ere.
Esan behar dut ez dugula normalean janaria botatzen. Arroza sobratzen bada hurrengo egunean albondigak egiten ditugu eta beste alde batetik, platerrak jangelatik sukaldera ia garbiak iristen dira. Gure bezeroen ia %100 gure janaria gustatzen zaie. Hori izan da gure gasolina urte hauetan, gehien bat momentu txarretan. Ez dago pizgarri hoberik jendea elikatu eta zoriontsu egiten duzula jakitea baino.
Gainera, birziklatzeko eta berrerabiltzeko ahalik eta politika handiena dugu.
8. Zer espero duzu jatetxearen eta eskolaren etorkizunerako, komunitatean eta elikadura osasungarriari buruz hitz eginez?
Mundu hobea, kontzienteagoa, pertsonekiko, animaliekiko eta ingurumenarekiko errespetuzkoa sortzea. Tandem bat, ikasten eta gozatzen jarraitzeko aukerak izan ditzagun.
Nortasun propioa duten espazioak behar ditugu, frankizietara eta entretenimendu ez osasuntsu batera eramaten digun gizarte batean bizi garelako.
Ziur nago Baratzatik landatutako hazitxo bakoitza etorkizun hurbilean fruituak ematen ari dela edo emango dituela. Mundua gure aldaketa pertsonaletik bakarrik alda daiteke.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org