Udaberriko Barazkien Jardunaldia

Ostalaritza Elkarteak Udaberriko Barazkien Jardunaldia abiatu du, Nafarroan sasoiko barazkiak lantzen dituzten taberna eta jatetxeak txalotzeko asmoz. Horietako askok barazki ekologikoaren alde egin dute, eta horregatik CPAEN/NPEKek ekimena babesten du, ostalaritzan burututako kanpainaren bidez, jatetxe ekologiko jasangarrien sarea handitzeko asmoz, bertan sartzen dira eskaintzan behintzat hamar produktu eko ematen dituztenak. Reyno Gourmet eta Nafarroako Jatorri IZendapen Ardoak ere...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Ostalaritza Elkarteak Udaberriko Barazkien Jardunaldia abiatu du, Nafarroan sasoiko barazkiak lantzen dituzten taberna eta jatetxeak txalotzeko asmoz. Horietako askok barazki ekologikoaren alde egin dute, eta horregatik CPAEN/NPEKek ekimena babesten du, ostalaritzan burututako kanpainaren bidez, jatetxe ekologiko jasangarrien sarea handitzeko asmoz, bertan sartzen dira eskaintzan behintzat hamar produktu eko ematen dituztenak. Reyno Gourmet eta Nafarroako Jatorri IZendapen Ardoak ere Jardunaldiaren kide dira. 

Udaberriko barazkien sasoian murgildurik gaude eta ospatzekoa da haien alde egiten duten jatetxe eta taberak saritzea. Barazki fresko eta tokikoak hautatzen dituzte, eta batzuetan ekologikoak. Ez dira zertan plater begetarianoak izan behar, eskaintzan askotan barazkia da nagusi baina beste osagaiekin. Eskaintza handia da: zainzuriak, indabak, ilarrak, orburuak, baratxuriak, tirabekeak... 

Barazkia oinarri duten menu, karta, pintxo eta bestelakoak topatuko ditugu. 

Eta estiloen artean ere hamaika: sutan, erregosiak (menestra) eta plater berritzaileak. 

Partehartzaileak 15 dira, horietatik bederatzi Erriberan, bi Tafallan eta lau Iruñerrian. Bisita itzazu: bai sasoiko barazkia eskaintzeagati, bai produktuak guztitz ezagutzen ez ditugulako eta oraindik asko dugulako barazkiez ikasteko. 

Jardunaldiak maiatzaren 31rarte luzatuko dira, tomate, kuilatxo, leka eta abar agertzen direnean eta zainzuri, orburu, ilar eta indaben bukaerarekin batera. Hilabete osoa dugu gozatzeko. 

 

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org