Udazkenean, sasoiko elikagai ekologikoak

CPAEN/NNPEKek sasoiko barazkien eta fruten egutegi batzuk argitaratu ditu, bertako produktu ekologikoen eta sasoikoen kontsumoa sustatzeko. Udako egutegia hemen deskarga dezakezu: SASOIKO ELIKAGAIAK

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Iraila heldu da, garai ezin hobea baratzeko fruitu guztiak biltzeko. Tomatea, kuiatxoa, alberjinia, pepino, eta leken hilabetea da, eta horiek pixkanaka beste labore batzuei uzten diete lekua, udazkenak aurrera egin ahala. Neguko baratzea landatuta dago, eta hilaren amaieran has gaitezke lehen txikoriak, espinakak eta eskarola biltzen, nahiz eta urria eta azaroa hilabete egokiagoak izango diren uztarako. Eta udazkenaren amaieran hasiko dugu aza, brokoli edo orburu preziatuen sasoia.
 
Udazkena, gainera, fruitu lehorrak biltzeko garaia da. Euria, haizea eta xarma handiko paisaiak uzten diguten hosto lehorrez gain, udazkenak sasoiko produktu osasungarriak ekartzen dizkigu. Horien artean daude intxaurra, hurrak, almendrak edo gaztainak, garai honetan disfrutatu dezakegunak. Nafarroan 684 hektarea fruitu lehor ekologiko daude.
 
Fruitu lehorren gantz-osaerak, zuntz, antioxidatzaile eta beste substantzia bioaktibo batzuen edukiak balio nutrizional handia ematen die produktu horiei. Bitaminetan eta mineraletan ere aberatsak dira, kaltzioa eta magnesioa kasu. Garrantzitsua da bertako eta sasoiko elikagaien kontsumoa bultzatzea, zaporeagatik, baina baita ingurumenean dugun eragina murrizteko ere.
 
Horregatik, CPAEN/NNPEKek zuen eskura jartzen ditu egutegi horiek, elikagai bakoitzaren sasoia ezagutu dezazuen.
 
Egutegi horiek, urtaro bakoitzeko bat, elikadura osasungarriagoa eta jasangarriagoa izateko tresna berri bat dira. Sasoiko elikagaiak kontsumitzen dituzunean, ingurumen-inpaktua gutxitzen dugu, elikagaiek ez baitute hainbeste kilometro egin behar izan, eta, beraz, hobea da zure osasunerako eta poltsikorako.
 
Sasoiko elikagaiak aurkituko dituzun gure Salmenta Puntuen Sarea ezagutzera animatzen zaitugu, baita Iruñeko Autobus Geltoki Zaharreko Nasetan gure hileko EKOmerkatua bisitatzera ere.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org