CPAEN/NNPEK-ek www.navarraecologica.org webgunean, errezeta ekologikoen “ECO JAN” ataria martxan jarri du, nahi duen orok jaki ekologikoetan oinarritutako platerrak presta ditzan.
Sarrera platerretik, postre goxoenera, edozein otordu hobea izan daiteke (zaporez, baina batez ere osasungarriagoa), produktu ekologikoekin eginez gero. Azkar presta daitezkeen errezeta errazak dira, edozein sukaldari edo sasi-sukaldari haiekin ausartu dadin.
Errezeta bakoitzean beharrezko osagaiak eta prestatzeko eta aurkezteko era azaltzen dira, jango duten pertsona kopurua zehaztuz. Gainera, bakoitzean CPAEN/NNPEK-en kide diren Salmenta Puntuak agertzen dira eko-platerrak prestatzeko produktuak errazago eskuratu ahal izateko.
Web-gunean, 16 errezeta artean aukera daiteke, eta datorren urtean zehar gehiago erantsiko dira: gazpatxk, ajoblancoa, zukuak, entsaladak, zopak, pastak, arrozak, haragiak… Horiek dira aurkitu, prestatu eta goza daitezkeen platerretako batzuk.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org