Urriaren 11n Iruñeko Zentral aretoko komunetan kanpaina bat martxan jarri zen, gauez gehiegikeriak egingo dituen horrek, bestondoa gainditzeko errezeta ekologikoekin eta osagaiak CPAEN/NNPEKen bat egiten duten salmenta puntuetan aurki daitezkelarik.
Kanpaina bat, komunetan? Bai, baina. Errealitatea da CPAEN/NNPEKeko komunikazio arloak Zentralen aurkeztu zuenean, haren arduradunek jarraian onartu zutela. Gero, zalantzak hasi ziren: nola burutuko zen? Zirriborro askoren ostean, ekimena martxan zen eta esan liteke, aste bat igarota, erreakzioak ezin direla ahare positiboagoak izan.
Kanpainaren oinarria, komunetako erabiltzaileen arreta deitzea da, elikadura ekologikoaren ondasunen inguruan, B1, B6, B12 eta C bitamaminetan oparoak diren errezetekin, eta noski, H2Oa ahaztu gabe. Ura. Errezetak navarraecologica.org gunean ageri dira eta lotura zuzena dute osagaiak lor daitezkeen salmenta puntuekin.
Adierazgarriena da, kanpaina honek ez lukeela publikoaren arreta horrenbeste deituko beste lekuren batean kokatu izan balitz. Azken finean, festa gau batean zehar, guztiok igarotzen gara komunetik noiz ala noiz, eta gainera, itxaroteko gunea izan hoy da, mezuak irakurtzeko denbora izanik.
Mezuari dagokionez, “zure substantzia toxiko gogokoenak gabe” eta antzeko esaldiak erabilita, gauetan intoxikatzeko ditugun tankera desberdinez gogogoeta eragiten da: gehiegizko afaria, edari alkoholikoak edota legaltasunetik haratago dauden substantziak.
Kanpainak gainera, Zentralek Jatetxe Ekologikoen Sarearekin bat egiteko aukerak handitu ditu, gako garrantzitsua, lokal hau gau iruindarraren ardatza izan dadin.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org