Pintxoaren hastea hasi da eta urtero Nafarroa osoan zabaldutako hamarnaka taberna sariaren bila lehiatzen dira. Aurten horietako bat Nafarroako produktu ekologikoz egindako pintxoari emango zaio, martxoaren 22 eta 31 artean.
Nafarroako pintxoaren astea urteroko sukaldaritza ekitaldirik esanguratsuena da. Egungo taberna adierazgarri asko hau noizbait irabazi izangatik dira esanguratsu. Ekimenak ez ditu soilik barrak kolorez zipristintzen baizik eta milaka lagun erakartzen dituela, Nafarroa osoan zehar berrikuntzak dastatu eta sorkuntzaz gozatzeko.
Iaztik sortutako ildoari jarraituz CPAEN/NNPEK Nafarroako foro gastronomiko esanguratsuenetan egon nahi du, eta aurten sari berezia prestatu da produktu ekologikoz egindako pintxorik onenarentzako.
Irabazleak, diplomaz gain, bere jaki eskaintzari egokitutako produktu ekologikoen sorta jasoko du, eta horiek gozatzeaz gain, bestelako eskaintzak ezagutu ahal izango ditu halako jakiez ornituta eta bere bezeroei eskaintzeko.
Ekimenaren helburua, bestelako txapelketetan parte hartu izanaren kasuan bezala (Tortila, Pikiloa edota Zainzuria), produktu ekologikoa gure jatetxeetako sukaldeetan sartzea da. Produktu hauek ez dituzte soilik euren propietateak eta ingurugiroarekiko errespetua ekartzen, balio erantsia ematen diete jatetxe eta tabernei, kontsumitzaileen eskariari dagokionez ere. Monterrosok, Hotel Don Carloseko txef eta 2018ko tortila txapelketako irabazleak, esan bezala, jaki ekologikoak ez dira soilik onak dastatzeko baizik eta baita negozioarentzako ere.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org