Nafarroako elikagai ekologikoen merkatua abenduaren 2an itzuliko da, eta Nafarroako ekoizpen ekologikoari eta, kasu honetan, ardo ekologikoari balioa emateko hainbat jarduera egingo dira. Alde batetik, ardo dastaketa antolatu da 12:00etan Migueltxo Goñi sommelierraren eskutik eta 12:00etatik 14:00etara ‘Zatoz eta dastatu’ izeneko gunean ardoa eta gazta dastatuko dira. Gainera, edizio honetan sasoiko postu gonbidatua izango da: Valentziako zitriko ekologikoak itzuliko dira.
Vazquez de Mella HLHIko Lehen Hezkuntzako 4. mailako bi taldek Elkarkide elkarteak Aranzadi parkean duen ekoizpen ekologikoko baratzea bisitatu dute. CPAEN/NNPEKek koordinatutako ekintza Iruñeko Eskola Baratzeen Sarearekin duen lankidetzaren barruan kokatzen da.
CPAEN/NNPEKk Nafarroako elikagai ekologikoen salmenta-puntuak sustatzeko kanpaina bat jarri du abian, bezeroen artean erosketa-txekeak zozketatuz. Kanpaina azaroaren 27tik abenduaren 3ra bitartean egingo da, eta Nafarroa osoko hamalau denda ekologikok parte hartuko dute.
Gero eta denda txikiago gehiagok egiten dute apustu elikadura ekologikoaren alde eta beren eskaintzan Nafarroako elikagai ekologikoak sartzearen alde. Ekimen horiek guztiak ikusaraztea da CPAEN/NNPEKen helburuetako bat, Salmenta Puntuen Sarearen bidez. Iruñeko San Juan eta Iturrama auzoetan hainbat denda ditugu: Frutos Trópico, Sendargi, Betula, Al Gramo eta Sándalo.
Las dos instituciones han compartido buenas prácticas que garanticen el desarrollo sostenible
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org