Heziketa-proiektua gelan

Marta Gómez Jaén, CPAEN-NNPEKarekin lankidetzan. Nafarroako Unibertsitate publikoa [NUP]

Menua

Oinarrizko gaitasunak

Autonomia eta ekimen pertsonala 

  • Lan errazetan ikasten hastea, jolas jardueretan eta egunerokotasuneko elkarbizitzan.

Gaitasun sozial eta herritarra 

  • Gelako bizitzan aktiboki parte hartzeko trebetasuna, herritar prestakuntzan ikasten hasteko moduan.
  • Ikuspuntu desberdinak errespetatzea.
  • Beste kulturetako ekarpenak ezagutzea.
  • Taldean lan egiteko trebetasunak.
  • Talde planifikazioan estrategiak eskuratzea.

Ikasten ikastea

  • Euren gaitasun eta mugez jabetzea.
  • Motibazioa, norberaren konfiantza eta ikasteko zaletasuna sustatzea.
  • Ikasteko estrategia desberdinen erabilera: behaketa, ekintzen erregistroa, taldeko lana, jardueren plangintza eta antolaketa, errekurtsoen ezagutza eta informazio iturriak.
  • Inguratzen gaituenaz galderak planteatzeko jakin-mina eta izan litezkeen erantzun desberdinen bilaketa.
  • Informazioa lortzeko trebetasunak, banaka edo laguntzarekin, ezagutzetan bilakatzeko, informazio berria aurre-ezagutzekin eta norberaren esperientziarekin erlazionatuz eta osatuz.
  • Eskuratutako ezagutzak eta gaitasunak testuinguru desberdinetara eta eguneroko egoeretara aplikatzea.

Gaitasuna ezagutzan eta mundu fisikoarekin elkarrekintzan

  • Osasun eta kontsumo eremuetan autonomiaz eta norberaren ekimenaz moldatzea, norberaren eta gainontzekoen ongizaterako.
  • Gune fisikoa hautematea eta elkarri eragitea.
  • Gunetik mugitzea eta honetan sortzen diren arazoak konpontzea.
  • Ingurumenaren baliabideen erabilera arduratsua.
  • Hizkuntzaren erabilera gertaerak ulertzeko eta inguratzen gaituen mundu sozial eta naturalarekin elkarri eragitea.

 Gaitasun matematikoa

  • Errealitatea interpretatzeko eta adierazteko trebetasunak.
  • Adinera egokitutako datuak, informazioak eta arrazoibideak modu zehatzean interpretatu eta azaltzeko trebetasuna.
  • Oinarrizko elementu matematikoen ezagutza eta erabilera (zenbakiak, neurriak, ikurrak …).
  • Eguneroko bizitzako arazoak konpontzeko arrazoibideak praktikan jartzeko trebetasunak.

 Gaitasun linguistikoa

  • Hizketan aritzea liskarrak konpontzeko.
  • Entzutea, azaltzea, hizketan aritzea …
  • Testuen erabilera errealitatea azaltzeko, irudikatzeko eta ulertzeko.

Informazioaren trataera eta gaitasun digitala

  • Informazioaren bilaketa, aukeraketa, trataera eta erabilera euskarri desberdinetan eta helburu desberdinekin.
  • IKTak erabiltzen trebetasunak.

Gaitasun kultural eta artistikoa

  • Nafarroako Foru-erkidego bertako kultura-adierazpenak eta gastronomikoak ezagutzea.

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org