Hortaz, beharrezkoa da ulertzea ikasleek haien munduko alderdi interesgarriak aurki-
tzeko grina eta gogoak sentitzen dituztela. Hau soilik jakin-minaren akuilatze baten bitartez lortzen dute, aurkikuntzarengatik interesa pizteko xedearekin, honek ezagutza berrien ikasketari bidea eman diezaion. Gauzen gaitasun eta ezaugarriak aurkitzeko modurik onena adin hauetan esperimentazioaren eta ekintza zuzenaren bitartez da. Helburua ikasleei egunerokoan ezagutzetara hurbiltzeko aukerak ematea da, sinpleak lehen begiratuan, baina ikasleen garapen osorako ezinbestekoak eta beharrezkoak direnak.
Labur esanda, ekintza-esperimentazioak ikasketak nola bizitzen diren aztertzeko aukera ematen du, ikuspegi orohartzaile batetik. Lehen aipatu den bezala, haien ekin-tzen bitartez ikasleak haien zalantza eta ziurgabetasunei irtenbidea ematen doaz haiendako erantzuna behar baitute. Hortaz, tresna hauen bitartez, umeek beraien ikasketa eraikitzen dute.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org