Adin hauetan oinarrizkoa da garapen kognitibo eta sozio-afektibo printzipioak errespetatzea, denboraren antolaketa ahalik eta naturalen mantenduz, jardueraren erritmoa behartu gabe eta denborazko konstanteak mantenduz.
Denborazko konstante hauek egunerokotasunagatik seinalatuta daude. Haur hezkuntzan egoera zehatz, sistematikoetan bihurtzen dira, egunean zehar eta egunen igarotzean modu erregularrean emanen direnak.
Haur Hezkuntzako ikasleriak ohitura hauek gutxi gorabehera sekuentzia bera izatea behar du ziur sentitzeko eta norberaren autonomia eta oreka lortzeko.
Proiektu honetan sarrera ohiturak ditugu, hau da, harrera eta itxierakoak. Horretarako sarrera ohitura bezala kantak eta kontatuko diren ipuin desberdinak izanen ditugu. Horretaz gain, ikastetxeko landareak ureztatuko dira edota baratzean landutako elikagaiak. Halaber, egunari, hilabeteari, tenperaturari eta dagoen eguraldiari dagokion erregistro bat eginen da landatze garaiarekin eragina duten alderdiak baitira. Itxiera bezala, baratzeko hiztegian eskuratutako hitz berriak idatziko ditugu.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org