Heziketa-proiektua gelan

Marta Gómez Jaén, CPAEN-NNPEKarekin lankidetzan. Nafarroako Unibertsitate publikoa [NUP]

Menua

Gela proiektuaren heziketa-azalpena

Gela-proiektu honen bitartez ekologia, ingurumena, kontsumo arduratsua eta abeltzaintzaren zainketarekin erlazionatutako gaietan teoria eta praktika artean dagoen lotura azaldu nahi da.

Gai hauek ikertzeak haur eta lehen hezkuntzako ikasleekin adimen kontziente eta kritikoak sortzea ahalbidetzen du kontsumo arduratsu eta jasangarri bat sustatzeko garaian. Era berean, gai hauek jarduera motibagarriekin garatuko dira, Haur eta Lehen Hezkuntzako curriculumaren eduki desberdinak sartuz.

Gela-proiektu honekin lortu nahi da ikasleek hazkunde harmoniko bat garatzea, nekazaritza eta azienda-produkzio ekologikoen, elikagaien kontsumo arduratsuaren eta produkzio-prozesu desberdinen jakintzetara hurbilduz. Honela, egunez egun eman daitekeen ohituren aldaketaz kontziente izanen dira etorkizuneko gizartea bultzatu eta hobetuz, halaber kontziente izanen dira zergati eta ondorio onuragarri posibleez Nafarroako Foru-erkidegoarendako eta planetaren gainerakoendako.

Gela-proiektu honetan irakasleak ere betebehar garrantzitsu bat du gaitasunen garapen hoberenaren alde egiteko, baita tresnak emateko eta ikasleen artean galderak sorrarazteko ere, jokaera modu kritiko eta arduratsuan zuzenduz eta balore txeratsu eta sozio-moralak sustatuz.

Proiektu bat burutzeko, jarraian datozen metodozko printzipio batzuk kontuan izan behar ditugu:

  • Ikasleen garapen maila abiapuntutzat hartu, gaitasun kognitiboa kontuan hartuz eta aldez aurreko ezagutzak ekologiari eta nekazaritza ekologikoari dagokienez.
  • Edukien ikasketa adierazgarrien eraikuntza ziurtatu (kontzeptuzkoak, prozedurazkoak eta jarrerazkoak), kontuan edukiz ikasleek haien ikasketa prozesuaz kontzienteak direla, ikasi ikasten gaitasuna bultzatuz, aldez aurretik eskuratutako ezagutzen eta ezagutza berrien eraldaketaren eta elkarrekiko erlazioaren agente aktiboa eta kontzientea azalduz uneoro.

Proiektu hau gauzatzeko metodologia hoberena estrategia eta jarduera multzo baten erabileran oinarritzen da ikasleei giro batean bizitzen uzten diena non ekologiaren eta jasangarritasun ekologikoaren printzipioak haien etorkizunerako pertsona iaio bezala euskarri nagusiak diren. 

Proiektua ikasleak ekologiarekin erlazionatutako informazioa bilatzen eta aurkitzen arduratu eta kezkatu behar den ikerketa bat da. Bitartean irakaslea gidaria eta iker- tzaile-kidea beharko du izan proposatutako galderei erantzunak bilatu eta aurkitzeko sormenez eta lankidetzan. Material didaktikoa eskaintzen da fitxa eta jolas elkarreragile moduan, baita baratze ekologiko baten landaketa eta zainketa lanak eskolan ere. Planteatutako jarduera guztiak beste lan prozesu batzuekin lotu eta osatzen ahal diren ekimenak dira. Hezkuntza-proposamen hau gelaren Hezkuntza Proiektuan bihurtzeko, Haur eta Lehen irakaskuntzako curriculum ofizialean oinarrituko da, planteatutako arlo, helburu eta edukiei garrantzia emanez, baita eginen den etengabeko ebaluazioari eta azken ebaluazioari ere.

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org