Zeharkako gai bezala honako hauek aurki ditzakegu proiektu honetan:
Ingurumen-hezkuntzari dagokionez, berarekin erlazionatuta dauden arazoez ohartu nahi da, ingurumenaren babes eta hobekuntzan aktiboki parte hartzera bultzatuko duten jarrera eta baloreak eraiki, baita ikasleak trebatu janari arduratsuaren kontsumoan ere, ekologikoa kasu honetan.
Baterako hezkuntzari dagokionez, jarduerak egiterakoan neska eta mutilaren rola berdina izatea nahi da, baldintza berdinetan eta eskubide eta betebehar berdinekin. Arreta berezia jarriko da garbiketa lanetan eta materiala biltzerakoan, jolasetan, antzerki lanen roletan… Honek erlazio afektibo betegarriak finkatzen laguntzen du sexu bietako pertsonekin, eta, era berean, banako desberdintasunak errespetatzen.
Kontsumitzailearen hezkuntzak jarrera kritiko eta arduratsu bat sustatu nahi du kontsumorantz familiako erosketan haiek baitira nolabaiteko eragina dutenak eta, adin hauetan, era desberdinetako ohitura egokiak sortzen ahalbidetu ere egiten du.
Zeharka modura ere osasunerako Hezkuntza landuko da gelan ohitura eta jarduera desberdinen bitartez. Zeharkako gai honek autonomia bat garatzea suposatzen du osasunarekin erlazionatutako jarduerak egiterakoan eta norbere aukerak baloratzerakoan.
Ondorio bezala, umeen hezkuntza fisiko, sozial, afektibo eta moral osoko garapena lortzean datza, haiek kontzeptu, prozedura eta jarreren ezagutza bat lortzea suposa- tzen duena. Horretarako, oinarrizko kontzeptuez gain, balore egokiak transmititu behar ditugu pertsona izaki oso bat bezala trebatzeko gizartean. Horregatik beharrezkoa da gai hauek zeharka erabiltzea, proiektuaren eta hezkuntzaren edozein unetan kontuan izateko.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org