Heziketa-proiektua gelan

Marta Gómez Jaén, CPAEN-NNPEKarekin lankidetzan. Nafarroako Unibertsitate publikoa [NUP]

Menua

Deskribapena eta justifikazioa

Pertsona izaki sozial bat da berez eta ingurune natural batean hazten da.

Moldatu egiten den ingurune natural hau errespetatu eta zaindu egin behar da izaki bizidun ororen baliabide nagusia baita garapen ezin hobea eta osoa lortzeko.

Ingurune naturalaren zainketa eta tratu onak gainerako ekosisteman eragiten du modu onuragarrian, eta honek mesede zuzenak eragiten ditu pertsonengan zein animaliengan.

Azpimarratu behar da badirela egin daitezkeen pertsonen zein animalien elikatze-praktika desberdinak. Beraz, proiektu honekin lortu nahi dena da egiten diren praktikak edozein izaki bizidunendako onuragarriak eta adeitsuak izatea.

Izaki bizidunari alde guztietatik mesede eginen dioten baloreak eta egiteko erak irakastea lortu nahi da: landare, barazki, fruta eta azienda zainketa onetik hasi jateko ohitura onen ezarpeneraino, betiere elikagai eta azienda ekologikoen kontsumoaren alde positiboak azpimarratuz, osasuna eta ekonomia ikuspegi batetik, kasu honetan gure Nafarroako Foru-erkidegoarendako.

Pertsonak izaki soziala izan eta komunikatzeko hizkuntzaren beharra izateaz gain, ekologiari buruz ezagutzak bereganatu behar ditu, lan egin behar denaz eta bere garrantziaren zergatia ulertzeko. Beraz, proiektu honekin lortu nahi dena da ikasleriak ezagutza eta kontzientzia hartzea ekologiaz mintzatzeko behar diren hizkuntza-hitzez, betiere duten adina kontuan izanik. Asmoa da egiten diren praktika ekologikoen gainean ikasleek oinarrizko ezagutzak erdiestea haien erabilera eta onurak ulertu  ahal dezaten, lan eta jarduera desberdinen bitartez modu aktiboan haien ikasketa-prozesuaz jabe izaten utziz.

Azpimarratu behar da hau ere, guk, Nafarroako Foru-erkidegoan bizitzean, nortasun kultural berezkoa dugula leku zehatz batean bizi baikara, ohitura jakin batzuekin, barazki aniztasun aberats bat izateagatik bereizten gaituena, baita behi eta ardi-aziendaren kalitate handiarengatik ere, horregatik aberastasun eta aniztasun hau baliatu behar da haienganako interesa agertzea lortzeko eta baliotsua den zerbait bezala sentitzeko.

Proiektu honek gure elikagaien, aziendaren eta lurraren onura bultzatzen, baloratzen eta indartzen laguntzen du, protagonismo handiagoa ematen ahalbidetzen duena nekazal eta abeltzain praktikak ikuspegi ekologiko batetik hobetzen saiatzen bagara; modu honetan, gelako proiektu bat helburu ekologikoekin praktikan jartzea ikasleriari adin goiztiarretatik kontsumo arduratsu eta ekologikoak gure ingumenarendako eta norberarendako dituen onurak eta garrantziaz ohartaraztea ahalbidetzen dio.

Alde onuragarri bezala kontuan hartuko da gaur egun geletan dagoen aniztasun kulturala aberastasun iturri bat baita, oso garrantzitsua eta ezinbestekoa, modu errealista eta hurbil batez ikuspegi ekologiko honen garrantziaz jabetzeko.

Beraz, alde ekologikoa duen gelako proiektu honek oinarrizko konpetentzia guztiak lantzeko balioko du, nahiz eta bereziki autonomian eta ekimen pertsonalean zentratu, eta ezagutzan eta mundu fisikoarekin duen interakzioan.

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org