CPAEN/NNPEKek sustapen-kanpaina bat hasi du Salmenta Puntuen Sareko 18 establezimendurekin. Helburua da elikagai ekologikoen aldeko apustua egiten duen saltoki txikia ikusaraztea eta kontsumitzaileak saritzea. Abenduaren 9tik izakinak agortu arte, jaso zure txartela establezimendu ekologikoetan erosketa egitean, eta irabazi ahal izango dituzu erosketa-txartelak eta opari ekologikoak.
Abenduaren 7ko EKOmerkatuak ardo ekologikoei eskainiko die jardunaldia. Ardo dastaketa egingo da 12: 00etan Migueltxo Goñi sommelierraren eskutik eta 12: 00etatik 14: 00etara Zatoz eta dastatu izeneko gunean Azpea Upeltegiko ardoak dastatuko dira. Gainera, elikagai ekologikoen hileko merkatuan produkturen bat erosten duten pertsona guztiei CPAEN/NNPEK egutegia emango zaie, izakinak agortu arte.
EKOgela CPAEN/NNPEKren proposamena da, Nafarroako ikastetxeekin lankidetzan aritzeko elikagai ekologikoen ezagutza eta onurak zabaltzeko. Programaren lehen edizioan, Nafarroa osoko 12 ikastetxetako 314 ikaslek hartu dute parte.
CPAEN/NNPEK oferta un total de 20 EKOplanes para visitar proyectos de producción ecológica por toda la geografía navarra de la mano de las/os operadores/as.
CPAEN/NNPEKek eta Aspacek tomate frijitu ekologikoko 5.000 kontserba-pote entregatu dituzte Nafarroako Elikagaien Bankuan. Irailaren amaieran Lodosan bildu zituzten tomateekin egin dute kontserba; izan ere, Lodosako neska-mutil talde bat, CPAENeko Borraja Komandoko boluntarioekin batera, baratze batera joan zen Pedro Luisen instalazioetan egindako lehengaia biltzeko.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org