Gero eta saltoki handi gehiagok elikagai ekologikoak eskaintzen dituzte eta erosketa ekologikoak saria izanen du irailaren 29tik urriaren 7ra saltoki handietan. NNPEK-k Carrefour, Eroski, Eleclerc, BM eta Hipercorren babesarekin, berrerabiltzeko poltsak banatuko ditu elikagai ekologikoak erosten dutenei saltoki handi hauetan.
Ezinbesteko hitzordua da Bioterra azoka produktu eta zerbitzu ekologikoen profesionalentzat eta kontsumitzaileentzat. Urtero Irunen antolatzen da, eta aurten, NNPEK-ko 10 enpresa ekologikok parte hartuko dute bertan ekainaren 2, 3 eta 4ean. Nafarroan ekoizten diren jaki ekologikoak erakutsiko dituzte Ficoban.
Gaur itxi ditu ateak Nafarroako II. Azoka Ekologikoak. Hiru egun hauetan, ekoizleak eta kontsumitzaileak hurbildu ditu, eta milaka lagun pasa dira Iruñeko Autobus Geltoki Zaharretik. Azokaren helburua nekazaritza ekologikoan oinarritutako jakiak herritarrei ezagutzera ematea da. Nabarmentzekoa da NNPEK-k antolatzen duen azoka estatu mailan bakarra dela, jaki ekologikoetan espezializatua.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org