Navarra Bio

Zure aldizkari digitala

Nafarroako Azoka Ekologikoa: ekoizpen ekologikoarekin hiru eguneko topaketa

Nafarroako IX. Azoka Ekologikorako gero eta gutxiago geratzen da. Irailaren 13tik 15era Nafarroako sektore ekologikoaren eta herritarren arteko topaketarik handiena egingo da Noaingo Zentzumenen Parkean. Dagoeneko baieztatuta daude elikagai ekologikoekin parte hartuko duten 30 postu baino gehiago. Gorde data!

    Ekologikoa eta bertakoa kontsumitzeko karpa Sarasate pasealekuan, San Ferminetan

    CPAEN/NNPEK, Nafarroako Artisau Elikagaien elkarteak eta Reyno Gourmeten eskutik, Nafarroako elikagaiak Sarasate pasealekuko karpa batean egongo dira sanferminetan, taberna gisa funtzionatuko duen dastatze gune batekin eta bertako produktuak saltzeko beste gune batekin. Guneak kalitate ziurtatua duten produktuen aukera zabala eskaintzen du, ekainaren 29tik uztailaren 14ra, 11:00etatik 23:00etara.

      EKOmerkatua: uztailean ez da egonen. Abuztuaren 3an ikusiko dugu elkar!

      Oporrak hartuko ditugu uztailean eta hurrengo EKOmerkatua abuztuaren 3an izanen da. Uda ona pasa!
       

      Elena Corralesek Nafarroako Azoka Ekologikoan parte hartuko du

      Irailaren 13tik 15era bitartean, Noaingo Zentzumenen Parkean, Nafarroako IX Azoka Ekologikoa egingo da, sektore ekologikoaren eta herritarren arteko topaketa handi bat, urtero milaka pertsona biltzen dituena. Azoka hasi baino egun bat lehenago, irailaren 12an, hitzaldi bat antolatu da Elena Corrales biologo eta nutrizionistarekin, "Elikagai ekologikoak kontsumitzea: moda ala beharra?" izenburupean.

      Casa Paco: tortilla ekologiko onenaren saria

      San Nikolas txokoan dagoen jatetxeak CPAEN/NNPEKek Tortillaren Astean ematen duen saria jaso du: osagai ekologikoak dituen tortilla tradizional onena. 

      Non erosi Nafarroako elikagai ekologikoak Lizarraldean

      Gero eta denda txikiago gehiagok egiten dute apustu elikadura ekologikoaren alde eta beren eskaintzan Nafarroako elikagai ekologikoak sartzearen alde. Ekimen horiek guztiak ikusaraztea da CPAEN/NNPEKen helburuetako bat, Salmenta Puntuen Sarearen bidez. Gainera, aurten identifikazio berri bat sortu da, Saltoki eta Jatetxeak Eko Orri bat, bi edo hirurekin sailkatzen dituena, eta Hiru Eko Orri kategoria da sailkapen gorena. Lizarraldean bi denda ditugu: Allotarra Elkartea Alllon eta Salvia Belardenda Lizarran.

      Beirazko ontziak garbitzeko eta berrerabiltzeko proiektua

      El proyecto “Apostando por la reutilización” presentado por AEN, Asociación de Empresas de agricultura ecológica de Navarra, ha sido seleccionado para su desarrollo en el marco  de  la convocatoria “Subvenciones a entidades locales y sociales para el impulso de actividades de cooperación transfronteriza 2024” auspiciada por la Dirección General de Acción Exterior del Gobierno de Navarra.

      Bioterra: 11 enpresa ekologiko parte hartuko dute asteburu honetan Irungo azokan

      Ecoatarrabia, Erlandere, Biotrailla, Kibbi Sat, Pastas Martinelli, Gobeies, aceite Fuente de Garos, Erlan, Tribal Trading, Afortunato eta Bagordi upeltegiak Bioterra azokan parte hartuko dute 7tik 9ra Ficoban (Irunen). 

       

      EKOmerkatua larunbat honetan, ekainak 1, gerezi eta marmelada ekologikoekin

      Larunbat honetan, ekainak 1, EKOmerkatua ospatuko da Iruñeko Autobus Geltoki Zaharrean, CPAEN/NNPEKek antolatuta. Oraingoan marmelada izango da protagonista Lurmendiren eskutik egingo den ‘Zatoz eta dastatu’ espazioan. Gainera, sasoiko fruta eskuragai egonen da eta Etxauribarko Kiroga Anaiak Arraizako gerezi ekologikoak ekarriko dituzte. 

      Harpidetu!

      Ez galdu azken istorio eta promozioak

      jakin nork sortzen duen ECO

      Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

      Jarraitu gaitzazu!

      Egunean egoteko

      Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org