Antroposofiari eta nekazaritza biodinamikoari buruzko bigarren jardunaldia Getzen egingo da, azaroaren 11n, Espainiako Nekazaritza Biodinamikorako Elkarteak, Espainiako Gizarte Antroposofikoak eta Nafarroako Prestakin Biodinamikoen Taldeak antolatuta.
Iruñeko Autobus Geltoki Zaharreko nasak erabiltzea ezinezkoa denez, ez da egingo datorren urriaren 7ko EKOmerkatua. Datorren EKOmerkatua azaroaren 4an izango da.
CPAEN/NNPEKek sasoiko barazkien eta fruten egutegi batzuk argitaratu ditu, bertako produktu ekologikoen eta sasoikoen kontsumoa sustatzeko. Udako egutegia hemen deskarga dezakezu: SASOIKO ELIKAGAIAK
Urriaren 6, 7 eta 8ko lehen asteburuan, Biocultura Bilbaoren seigarren edizioa egingo da Bilbao Exhibition Centren (BEC). Nafarroatik hamaika operadore joango dira CPAEN/NNPEKekin batera Nafarroako ekoizpen ekologikoaren aniztasuna erakustera. Urriaren 6an, ostirala, goizean, "Errestaurazio kolektiboaren aukera, produktu ekologikoak kontsumitzeko motor gisa" izeneko jardunaldia egingo da, Intereco, CPAEN/NNPEK eta Ekolurrak antolatuta.
Euria eta baldintza meteorologikoak gorabehera, Nafarroako elikagai ekologikoen azokarik handiena jai giroan igaro da asteburu osoan Noaingo Zentzumenen Parkean. CPAEN/NNPEKek oso positiboki baloratzen du sektore ekologikoaren hitzordu handia, eta milaka pertsona bertaratu dira ekitaldira, Nafarroako elikagai ekologikoei balioa eman diena, ekoizpen ekologikoko 30 postu baino gehiagorekin.
Joan den irailaren 12an, Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Elkarteak (AEHN) eta zenbait establezimendu elkartuk Ekoalde bisitatu zuten CPAEN/NNPEKen eskutik. Jardunaldiaren helburua nekazaritza ekologikoaren zentro logistikoa ezagutzea izan zen, bertako establezimenduetan elikagai ekologikoak sartzeko tresna gisa.
Gero eta denda txikiago gehiagok egiten dute apustu elikadura ekologikoaren alde eta beren eskaintzan Nafarroako elikagai ekologikoak sartzearen alde. Ekimen horiek guztiak ikusaraztea da CPAEN/NNPEKen helburuetako bat, Salmenta Puntuen Sarearen bidez. Iruñeko Txantrea eta Arrotxapea auzoetan hainbat denda ditugu: Elkarkide, Biotza Belardenda, Jannu Herboristeria, Landare eta Ignacio frutategia.
Nafarroako elikagai ekologikoen azokarik handiena Noaingo Zentzumenen Parkean egingo da aurten ere, irailaren 15, 16 eta 17an hogeita hamar postu baino gehiagorekin; horrez gain, gune gastronomikoa, hitzaldiak, tailerrak, musika, antzerkia eta haurrentzako jarduerak izango dira parkean. Azoka Nafarroako sektore ekologikoak herritarrekin duen hitzordu nagusia da, bai erosteko, eta baita elikagai ekologikoak ezagutzeko eta publiko guztientzako jardueraz betetako tarte atsegina pasatzeko pentsatutako azoka ere.
Udarekin batera, sasoiko produktu preziatuenetako bat dator: tomatea. Hain zuzen ere, EKOmerkatu honetako protagonista izanen da tomatea, eta datorren larunbatean, irailak 2, VII. Tomate zahar, lokal eta ekologikoaren lehiaketa ospatuko da, 10:00etatik 14:00etara, Iruñeko Autobus Geltoki Zaharrean. Aukera ezin hobea tomateak maite dituzten guztientzat, tomate mota ugari dastatu eta ezagutu ahal izateko: Tomate Arrosa, Jack tomatea, Krimeako Beltza, etab. Gainera, 12:00etatik 14:00etara, doako tomate dastaketa egonen da Zatoz eta proba ezazu espazioan.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org