Nafarroa Saltsa Berdean lehiaketaren IV. edizioak baditu irabazleak

Nafarroa Saltsa Berdean CPAEN/NNPEKek antolatutako errezeta lehiaketa bat da. Bertan, elikagai ekologikoekin lan egiten duten jatetxe eta auzo eta landa denden lana nabarmentzen da. Laugarren edizio honetan, Isabel Juániz izan da irabazle arrautza poché plater batekin; bigarren saria José Mari Riverarentzat izan da risotto errezeta batekin barazkiekin; Eduardo Esquírozek hirugarren saria jaso du cous cous eta arkumea duen plater batekin. 

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Nafarroan, hirurogei saltoki txiki baino gehiago eta berrogei jatetxe baino gehiago daude, bai hirietan, bai landa-inguruneetan, Nafarroako elikagai ekologikoak erabiltzen dituztenak. Horiek sustatzea eta ezagutaraztea da CPAEN/NNPEKren helburua Nafarroa Saltsa Berdean errezeta lehiaketarekin. Kanpaina honetan, kontsumitzaileen errezetak, dendak eta jatetxeak saritzen dira.

Horrela, errezeten lehiaketa irabazi dutenek 150, 100 eta 50 euroko saria lortzen dute osagaiak erosi dituztenn denda berean elikagaiak erosteko, eta dendako arduradunek, berriz, kopuru baliokidea irabazten dute nahi duten CPAEN/NNPEK sareko jatetxean gastatzeko. Jatetxeek, bestalde, denda ekologikoetan gastatzen dituzte sariak, zirkulua osatuz.

Nafarroa Saltsa Berdean lehiaketaren laugarren edizio honetan zazpi saltokitako hogeita hamasei errezeta aurkeztu dira. Epaimahaiak errezeta bera eta Nafarroan ekoitzitako elikagai ekologikoak, sasoikoa izatea eta sormena baloratu ditu. Lehen saria Isabel Juánizek irabazi du, erosketa Landaren egin du eta Arrautza potxea kalabaza ohe gainean, ziazerbak, gazta urdina eta tipula karameleztatua zitriko-ukitu batekin platera aurkeztu du; bigarrena José Mari Riverak, Irulegiko Risotto errezetarekin Mendiko Upategian erosia, Irulegiren eskuari keinu eginez; hirugarren saria Eduardo Esquírozentzat izan da, Carnicería Beunzan erositako elikagaiekin cous cousa esne arkumearekin prestatu du.

Jatetxeei dagokienez, honako hauek dira irabazleak: Europa, udaberriko barazki-kremaren gainean konfitaturiko orburuak eta arbi tupia zigala erreekin eta anakardo-emultsioarekin; Gareseko La Drogeria jatetxea, Musaka-rekin; eta Baratza Kafea, tofu eta kalabaza quichearekin.

Elikagai ekologikoak aurkitzeko CPAEN/NNPEKi atxikitako dendak, jasangarritasunaren eta errezeten aldeko apustua egiten duten jatetxeak -irabazleak, finalistak eta sukaldariek aurkeztutakoak barne­- www.navarraecologica.org webgunean aurki daitezke.

 

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org