12

Behe-Mendiko ardo ekologikoak

[Eko Zonaldea] BODEGA MENDIKO
[Txangoa] CLUB HÍPICA
[Gastronomia] BODEGAS AZPEA

BODEGA MENDIKO

Mendiaren bidea z/g, 31460 Oibar

Bitor eta Imanol Oibarko aita-semeak dira, mahastizainak eta ardogileak, eta mahasti ekologikoetako 13 hektarea dituzte. Upategia eta mahastiak bisitatzea eskaintzen dute, baita ere mahasti horietatik sortzen dituzten ardoak dastatzea ere, familiarteko Mendiko upategi txikian.

Bisitetan upategia erakusten dute, 30 minututan gutxi gora behera, mahastietara hurbiltzeko aukera legoke ere. Bisita horren ostean, ardoak dastatzeko eta gozatzeko parada eskaintzen dute, pintxoren batekin lagunduta, taldeentzat sua egin eta txitorra erretzen dugu.

Ordutegia

Larunbat eta igandeetan 09:00-13:00 aldez aurretik erreserbatzen

Beste ordutegi batzuetan posible da

Kontaktua

CLUB HÍPICA

San Pedro, 5  31454 Usun

Usun herrian dago, Erromantzatu bailaran, Arbaiungo arroilatik 500 metro eskasera, 1992tik. Zaldi-ibilbideak, zaldi-eskolak, haurrentzako jarduerak, etab. antolatzen dituzte.

Familiarteko eta tratu hurbila, pertsonalizatua eta presarik gabea.

Zaldia lagun leiala da bizitzaren abenturan, horregatik hipika gunea zaldiari eta zaldi-turismoari eskainia dago.

Kontaktua
Iraupena
Ibilbidearen arabea
Zailtasuna
Erraza

BODEGAS AZPEA

Iturbero bidea, z/g  31440 Irunberri

Familia izaerako upeltegia da, 2000. urtean Irunberrin sortua. Jatetxean dastatze menu batez goza daiteke (guztiz egokia zeliakoentzat) bere ardo guztiekin batera.

Nekazari diren aldetik, oso serio hartzen dute naturaren osasuna, bertatik bizi direlako eta hari zor diotelako, eta horregatik egiten dituzten ardo guztiak nekazaritza ekologikokoak dira.

Ordutegia

Astelehenetik igandera

11:00-14:00 / 17:00-20:00

Kontaktua

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org