01

Barazki ekologikoak Argaren ertzetan

[Eko Zonaldea] ELKARKIDE
[Txangoa] PARQUE FLUVIAL DEL ARGA
[Gastronomia] LA KANTINA DE KATAKRAK

ELKARKIDE

Aranzadiren itzulera, 4 31014 Iruñea

Elkarkideko baratzeak Iruñeko erdigunean daude. Lursail zabala eta berotegiak dituzte, eta, horietan, sasoiko barazki mota ugari landatzen dira. Hor bertan dagoen saltokian eros daitezke, astelehenetik ostiralera.

Elkarkide gizarte-ekimeneko enpresa bat da, 1991n sortua gaixotasun mentala duten pertsonen okupazioa eta enplegua sustatzeko. Beharrean dauden pertsonentzako lanpostuak sortzen ditu, hiri-baratzeak ezarri eta garatzen ditu, bai eta Nekazaritza Ekologikoarekin zerikusia duen guztia ere.

Ordutegia

Astelehenetik larunbatera, 09:00-14:00

Bisitak eskaerekin

Kontaktua

PARQUE FLUVIAL DEL ARGA

Iruñerria: Burlata, Atarrabia, Arre, Barañain edo Zizur Nagusia

Arga ibaiaren ertzetik doan hamaika kilometroko bidea da. Magdalenako baratzeetatik hirian sartzen da, Arrotxapea auzoa zeharkatzen du eta, hirigunera hurbildu ondoren, Sanduzelai auzotik urruntzen da.

Pasealekuak Iruñerriko herri askoren ertzak ere zeharkatzen ditu, hala nola Burlata, Atarrabia, Arre, Barañain edo Zizur Nagusia.

Ibilbide horrek, ibai-parkeak eta uraren eta landaretzaren sinbiosiak, hainbat leku barrena gidatuko zaitu: zubi historikoak, presak, errotak, pasabideak, lorategieak, parkeak, ontziralekuak, askaldegiak, arrantza-puntuak, baserriak, baratzeak, zaldi eta behiak, iturriak eta Ingurumen Hezkuntzako Museoa (Errotazar kalea z/g 31014 Iruñea).

Kontaktua
  • parquefluvial@pamplona.es
Ibilbidea
33 km arte
Iraupena
Ibilbidearen arabera
Zailtasuna
Erraza

LA KANTINA DE KATAKRAK

54 K Nagusia
Iruñea
31001 Nafarroa

Katakrakeko Kantina
Produktu ekologikoak eta garaikoak. Gertuko baratzekin, etxaldeekin eta mahastizainekin dugu harremana. Elikadura subirautzarekin, ekonomia sozial eraldatzailearekin eta ongi jateko tokiekin zirkuitu bat osatzen dugu.

 

Ordutegia

Astelehenetik larunbatera zabalik
L, M, M 10:00-22:00 | J, V, S 10:00-01:00

Kontaktua

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org