13

Bordablanca landare aromatiko eta sendagarriak

[Eko Zonaldea] JOSENEA
[Txangoa] FOZ DE SANTA COLOMBA
[Gastronomia] CAMPING MURKUZURIA

JOSENEA

Crta San Sebastian s/n 31400 Lumbier/Irunberri

Irabazi asmorik gabeko gizarteratze eta laneratze enpresa, Josenearen oinarria landare usaintsu eta sendagarriak “hazietatik katilura” landatzea izanik

Bisita gidatuak eskaintzen dira instalazioetara: ingurumen-zerbitzuen atala, konpostaje-planta (proiektu pilotua), ekonomia zirkularraren lehen parkea eta etorkizuneko proiektuak.

Ordutegia

Astelehenetik ostiralera 10:00 eta 12:00etan

Llarunbatetan 11:00etan

Kontaktua

FOZ DE SANTA COLOMBA

31450 Aizpurgi-Nabaskone

Ibilbide polit eta erraza Aspurz herritik (Erromantzatua).

Santa Colombako arroila urteek aurrera egin ahala Egurzanos ibaiak Idokorri mendiaren magaleko harkaitzean sortutako ebaki sakon baten ondorioz sortu zen.

Pirinioetatik eta Arbaiungo arroilatik lortzen diren bistak ikusgarriak dira.

Abenturazko ukitua duen ibilbidea da, grapa metaliko batzuk dituen tarte bat baitago ibaiaren ondoko harkaitzezko horman.

https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/foz-de-aspurz-y-foz-de-santa-colomba-navascues-17427095

CAMPING MURKUZURIA

Sta. María kalea, s/n, 31453  Espartza Saraitzu

Taberna-jatetxea, udal kanpin txiki baten instalazioetan kokatua, Espartza Zaraitzu herrian.

Ideologia ekologikoa eta etxekoa lantzen dute, eta platerak ahalik eta osagai hurbilenekin egiten saiatzen dira, ostalaritza bezalako sektore industrializatu batean elikadura burujabetza aurkitzeko, nahiz eta horrek egunero erronka handi bati aurre egitea dakarren.

Karta finkoa, errazioak, entsaladak, ama oreko pizzak, etxeko hanburgesak, plater konbinatuak eta postreak. Enkarguzko menuak ere egiten dituzte.

Kartan Nafarroako produktu ekologikoak aurki daitezke, hala nola haragia, ardoa, zukuak, sagardoa, infusioak eta zenbait barazki sasoiaren arabera. Gainera, bertako kontserben eta/edo kontserba ekologikoen aldeko apustua egiten duten denda txiki bat dute.

Ordutegia

Udazkena-Negua: asteburuak, zubiak eta jaiegunak. Bazkariak 13:00etatik 15:00etara eta afariak 20:00etatik 22:00etara

Aste Santutik aurrera asteazkenetik igandera, eta udan egunero 08:00etatik 00:00etara

Kontaktua

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org