Kristoren pasealekua, 89, 31500 Tutera
Tuteran jaiotako erakundea, eskualdeko udalerri guztietan mugikortasun jasangarria defendatzen duena. Bizikleta tresnarik onena dela uste dute eta eguneroko garraiobide gisa erabili ahal izatearen aldeko apustua egiten dute: bizikletan lan egitera joateko, bizikletan ikastera, bizikletan erostera, bizikletan ondo pasatzera, seme-alabekin bizikletan ibiltzera edo lagunekin bizikletan irtetera...
Astearteetan 18.00etatik 20.00etara
La Mejana Tudela
Gizarteratzeko eta laneratzeko enpresa, trebakuntzaren bidez bizitzak eraldatzeko aukerak eta prestakuntza eskaini nahi dituena. Bisitatu Tuterako Mejanan dituzten baratzak, Erriberako barazki tradizionalak landatzen baitituzte ekoizpen ekologikoan, pertsona babesgabeei enplegua emanez.
Otarreen bidez saltzen dituzte beren produktuak, eta landatutako barazkiak lantegi batean eraldatzen dituzte; egunero prestatzen dituzten 7 platerak salgai dituzte, lehen eta bigarren plateren artean, El Obrador-en eskuratu edo jaso daitezkeenak.
Talde bakoitzarekin hitzartzeko
Finca Los Llanos, A-68 autobia, 102 km, 31512 Fontellas
Ingurune paregabe batean dago, naturaz gozatu ahal izango duzu eta, aldi berean, bertan landutako olibetatik abiatuta egiten duten oliba-olio birjina estra ekologikoari buruzko guztia ikasi ahal izango duzu.
Bisita gidatua eskaintzen dute almazarara. Bertan, finkaren inguruneaz eta landaketaz gozatuko duzu, eta oliba-olio birjina estra ekolokigkoa dastatuko duzu.
Larunbatetan 11:00etatik 12:30era
Fontellas
El Bocal 1528tik datorren proiektu hidrauliko handi baten hasiera da, Karlos I.a enperadoreak gaur egun Kanal Inperial bezala ezagutzen dugunaren obrei ekiteko agindua eman zuenean.
El Bocal herria, XVIII. mendearen azken herenean eraikia, ingurune interesgarria da ikuspuntu askotatik: paisaia, arkitektura, historia, hidraulika, eta abar. Horri esker, 2004az geroztik Interes Kulturaleko Ondasun izendatu dute.
Gozatu enklabera bisita gidatu batez.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org