Navarra Bio

Zure aldizkari digitala

Landarek Aranzadiko Soto Etxea kudeatuko du datozen 25 urteetan

LANDARE Ekologiarekin Lotutako Gaien Nafarroako Elkarteak emanen dio baratze-gune horri dagokion garrantzia; izan ere, helburua da baratze horietan nekazaritza-ustiapen ekologikoa berreskuratzea, ondoren salduko diren produktuak ekoizteko, eta herritarrendako ingurumen-hezkuntzako proiektuak garatzea.

Gukalde, Ecoatarrabia eta Mi Masa Madre, salmenta zuzenaren aldeko apustua egiten duten proiektu berriak

2024an ekoizpen ekologikoaren alde egin duten alta berrien artean, merkaturatzeko bide laburren eta zuzeneko salmentaren aldeko apustua egiten duten hainbat proiektu daude. Zehazki, CPAEN/NNPEKk antolatzen dituen azoken aldeko apustua egin dute hiru proiektuk.

CPAEN/NNPEKk Gabonetako erosketak sustatu nahi ditu denda ekologikoetan erosketa-kupoiekin eta sariekin

18 denda ekologikok, guztiak ere Hiru Eko Hosto kategoriarekin, Nafarroako elikagai ekologikoekin konpromiso handiena dutenak bat egin dute CPAEN/NNPEKko kanpainarekin: Gabonetan, igo zaitez ekologikora! 
Kanpaina horrek elikagai ekologikoetako erosketak sarituko ditu 10 €-ko kupoiekin katiluak, ogitartekoak edo oihalezko poltsak bezalako opariekin. Abenduaren 9an hasiko da eta banatutako 10.000 txartelak agortu arte luzatuko da.

Zure denda ekologikoan erosteak saria du abenduaren 9tik aurrera

CPAEN/NNPEKek sustapen-kanpaina bat hasi du Salmenta Puntuen Sareko 18 establezimendurekin. Helburua da elikagai ekologikoen aldeko apustua egiten duen saltoki txikia ikusaraztea eta kontsumitzaileak saritzea. Abenduaren 9tik izakinak agortu arte, jaso zure txartela establezimendu ekologikoetan erosketa egitean, eta irabazi ahal izango dituzu erosketa-txartelak eta opari ekologikoak.

EKOmerkatua datorren abenduaren 7an, ardo dastaketa eta egutegi ekologikoarekin

Abenduaren 7ko EKOmerkatuak ardo ekologikoei eskainiko die jardunaldia. Ardo dastaketa egingo da 12: 00etan Migueltxo Goñi sommelierraren eskutik eta 12: 00etatik 14: 00etara Zatoz eta dastatu izeneko gunean Azpea Upeltegiko ardoak dastatuko dira. Gainera, elikagai ekologikoen hileko merkatuan produkturen bat erosten duten pertsona guztiei CPAEN/NNPEK egutegia emango zaie, izakinak agortu arte.

12 ikastetxetako 300 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute EKOgela hezkuntza proiektuan

EKOgela CPAEN/NNPEKren proposamena da, Nafarroako ikastetxeekin lankidetzan aritzeko elikagai ekologikoen ezagutza eta onurak zabaltzeko. Programaren lehen edizioan, Nafarroa osoko 12 ikastetxetako 314 ikaslek hartu dute parte.

DANAk eragindako nekazariei laguntzeko kanpaina: Landu dezagun elkartasuna

SEAE, CERAI, Per l 'Horta, Mundubat, Justicia Alimentaria eta ASSUT Fundazioak kanpaina bat jarri dute abian, Valentziako probintziako nekazarien nekazaritza-ekoizpenak, makineria eta bestelako tresnak berreskuratzeko. CPAEN/NNPEKetik babes eta elkartasun osoa erakusten diegu DANAren eraginez kaltetutako pertsonei.

Nafarroako ekimen ekologikoak bisitatzeko lau EKOplan berri ekoizleen eskutik

CPAEN/NNPEK oferta un total de 20 EKOplanes para visitar proyectos de producción ecológica por toda la geografía navarra de la mano de las/os operadores/as. 

CPAEN/NNPEK eta Aspacek 5.000 pote tomate ekologiko entregatu dituzte Elikagaien Bankuan

CPAEN/NNPEKek eta Aspacek tomate frijitu ekologikoko 5.000 kontserba-pote entregatu dituzte Nafarroako Elikagaien Bankuan. Irailaren amaieran Lodosan bildu zituzten tomateekin egin dute kontserba; izan ere, Lodosako neska-mutil talde bat, CPAENeko Borraja Komandoko boluntarioekin batera, baratze batera joan zen Pedro Luisen instalazioetan egindako lehengaia biltzeko.

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org