Navarra Bio

Zure aldizkari digitala

Irailean ospatuko da Nafarroako V Azoka Ekologikoa

Nafarroako sektore ekologikoaren topaketarik handiena, Nafarroako Azoka Ekologikoa, irailaren 18an, 19an eta 20an egingo da Iruñeko Autobus Geltoki Zaharrean.

Autokontsumorako baratzeen aldeko eskaera. Egin dezagun planto: Nafarroak bere baratzetik jan nahi du!

Egun hauetan, eta 463/2020 Errege Dekretuaren neurri murriztaileei buruzko Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzaren azken komunikatuaren ondoren (alarma-egoera deklaratzen duena), zalantza handia sortu da autokontsumorako baratzeak mantentzeko beharrezko jarduerak baimenduta ote dauden.

Manifestu honen bidez, Nafarroako Gobernu Ordezkaritzari eskatzen diogu berariaz eta interpretazio posiblerik gabe utz ditzala autokontsumorako elikagaiak ekoiztera bideratutako baratzeetan egiten diren jarduera guztiak, hala nola, lurra biltzea, ureztatzea, prestatzea, landatzea, ongarritzea, beste autonomia erkidego batzuetan egiten ari diren bezala, betiere edozein arrisku saihesteko beharrezkoak diren osasun neurriak hartuz.

    Nafarroako elikagai ekologikoak, landatik etxera zure auzoan, zure herrian edo klik batean

    Ekoizpen ekologikoak igoera geldiezina izan du azken urteotan, Nafarroan ez ezik, munduko herrialde guztietan ere. Haien osasunagatik eta planetagatik, herrietako bizitzagatik eta naturarekiko errespetuagatik kezkatuta dauden pertsona askoren kontzientziarekin parez pare joan den igoera. Gaur egun, pandemia garaian, ekoizpen ekologikoa aldatu egin behar izan da, ia pertsona guztien egunerokotasuna aldatu den bezala, eta errealitate desberdin batera egokitu da: azokarik ez egotearena, zuzeneko salmenta desagertzearena, etxean giltzapetuta dauden kontsumitzaileena. Eta denbora errekor batean egin du, ekoizpen ekologiko eta jasangarriko ustiategi txikiei eusteak eta elikagai osasuntsu, sasoiko eta ekologikoen etxeetara eramateak duen garrantziaz jabetuta, lehen sektoretik zuzenean hornituta.

    Nafarroako Elikadura Burujabetzaren aldeko mugimenduaren hausnarketak eta aldarrikapenak Baserritarren Nazioarteko Borroken Egunean

    Gaur, apirilak 17, Baserritarren Nazioarteko Borroka Eguna da, 1996an nekazaritza-erreformaren aldeko martxa batean poliziak Brasilen eraildako 19 nekazari eta lurrik gabeko langileen omenez,

    Via Campesinak aurten plazaratutako leloari jarraiki: "Geratu etxean, ez isilik", Nafarroako Elikadura Burujabetzareko mugimenduak gogoeta eta deialdi publikoa egin nahi du alarma eta COVID 19aren garaian.

    Nafarroako elikagai ekologikoen on-line salmenta jarri du martxan sektore ekologikoak

    Helburua da Nafarroako produktu ekologikoak etxeetara eramatea, zuzenean ekoizleengandik. Horretarako sektoreari lagunduko dioten hainbat ekimen jarri dira martxan, COVID-19ko krisiaren eraginez erabiltzen zituzten ohiko banaketa bide laburrak eten direlako. Erreferentziako webguneak ekoalde.org eta geltoki.red dira. Navarraecologica.org-etik ere sartu ahal izango da; bertan, gainera, Nafarroan elikagai ekologikoak dituzten dendak ageri dira.

      NNPEKk baserritar txikien ekoizpenaren aldeko manifestuarekin bat egin du

      NNPEK erakundeak bat egin du baserritar txikien ekoizpenaren aldeko manifestuarekin, mota askotako ehun erakunde eta kolektibo baino gehiagok sustatuta eta sinatuta. Gutun horretan, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioari eskatzen zaio COVID-19ren krisiak nekazaritza eskala txikiko ekoizpenean eta eredu agroekologikoan izan duen eraginen aurrean neurriak hartzea.

       

      Nafarroako nekazaritza ekologikoaren sektorea ere arazo horri aurre egiteko egituratzen ari da, eta datozen egunetan Ekoalderen bidez aurrera eramandako ekimen bat ezagutaraziko dute.

      “Jaten ikastea matematika ikastea bezain garrantzitsua da”

      Veronica Etayo pediatra da, eta nutrizioaren zale sutsua. Nafarroako Ospitaleko haurren digestio taldearekin eta Biomed Nafarroako Nutrizio eta Ikerketa Taldearekin elkarlanean ari da. Haurren elikaduraz hitz egitera joan ginen harekin. Jaten irakatsi behar dugu? Zer garrantzia dute familiek haurren elikaduran? Harentzat, matematika edo hizkuntza jakitea bezain garrantzitsua da jaten irakastea. Hori da, noski, egiteke dagoen ikasgaia.

      Landa Garapenak jarduera-protokolo bat aurkeztu du nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategietan eta elikagaien industrian koronabirusari aurre egiteko

      Lehen sektorearentzako jarraibide eta gomendioak ematen ditu, elikagaien horniduran osasungarritasuna eta segurtasuna bermatzeko

        Zuekin gaude: Etxetik lanean jarraituko dugu edozein kontsultarako

        Harpidetu!

        Ez galdu azken istorio eta promozioak

        jakin nork sortzen duen ECO

        Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

        Jarraitu gaitzazu!

        Egunean egoteko

        Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org