Irailaren 5ean, larunbata, egingo da EKOmerkatua. Edizio honetan, Tomate Zahar, Tokiko eta Ekologikoaren azoka ere bertan izango da, hazi-tailerra eta tomate-dastaketa bezalako jarduerak egingo dira, eta EKOtopaketa berreskuratuko da. Topaketa irailaren 3an izango da, Geltokin, Iruñeko Kabo jatetxeko Aaron Ortiz sukaldariarekin.
EKOmerkatu aurreko ostegunean EKOtopaketa bat egiten da Geltokin, sukaldaritzako eskola magistral bat, izena eman nahi duten guztientzat irekia, eta ondoren, lau eskutako afari bat, prestatutako platera dastatzeko, Koldo Garcia Geltokiko sukaldari egoiliarraren eskutik. Irailaren 3an, Aaron Ortiz izango da protagonista, Kabo jatetxearen gidaritzan jende guztia harritzen ari den sukaldari gaztea.
Asier Iribarrenek barazkiak lantzen ditu Caparroson. Jarduera hori urrutitik datorkio, izan ere, betiko nekazarien familia batetik dator. Baina landarekiko grina ez zen nahikoa, uste baitzuten —gaur egun Silvia Morenorekin batera eramaten du negozioa— haratago joan behar zutela, eta, beraz, euren laborantza ekologiko bihurtu zuten El Puente Viejo markaren pean. Familia-enpresa hau erreferente bat da gaur egun, eta Iruñeko EKOmerkatuan egoten da hileko lehen larunbatean.
Patxi Amillanok gazta ekologikoa ekoizten du Larrezabal Eco markaren pean. Kontsumitzaileek lan hori plater batean edo ogi zati baten gainean jarritako Idiazabal gazta-ebaki batean laburbilduta ikusten dute, baina atzean lan handia eta arduradunen konpromisoa ditu. Beren artaldeak kudeatzen dituzte, larreak zaintzen dituzte eta beren ardi latxek jaten dituzten elikagaiak ekoizten dituzte; ziklo oso hori belardietatik ardietara doa, eta esnetik gaztara. Ekonomia zirkularra eta zero kilometroa egoera puruan.
Duela aste batzuk Dolores Raigon bisitatu gintuen Nafarroan, eta CPAEN/NNPEKek ez zuen elkarrizketarako aukera galdu. Oraingo honetan, bere liburu berriaren gako guztiak partekatu zizkigun: Elikadura Ekologikoaren Eskuliburua. Molekulatik platerera. Ekoizpen-sistema ekologikoetatik datorren elikaduraren garrantziari buruzko datu zientifiko ugari ematen ditu liburuak.
Dolores Raigon ekoizpen ekologikoari buruzko aditu handienetako bat da, SEAE Nekazaritza Ekologikoaren Espainiako Elkarteko lehendakariordea, eta nekazaritza ekologikoak garai hauetan dituen erronkei eta sektorearen egituraketari buruz hitz egin dugu berarekin.
Nafarroako Hazi Sareko Ester Montero kidea elkarrizketatu dugu. Duela hamar urtetik hona Nafarroako Hazi Sarea tokiko barietateen haziak berreskuratzeko, kontserbatzeko eta banatzeko lanean ari da, nekazariek horiek erabiltzeko, mantentzeko eta ugaltzeko duten eskubidea defendatuz. Dena "baliabide ekonomikotzat" hartzen den mundu honetan, Hazi Sareak dio nekazaritza-biodibertsitatea gizateriaren ondasuna dela, eta horren mende dagoela haren biziraupena. Gainera, heldu den irailaren 5ean VI. Antzinako Tomatearen Azokan egonen dira, hain zuzen ere, EKOmerkatuarekin batera ospatuko dena Iruñeko Autobus Geltoki Zaharrean.
Uztailaren erdialdean Errioxan egin zen XI. Ecovino Sarien Nazioarteko Lehiaketak bere sariak eman ditu, eta emaitza ona izan du Nafarroarentzat, bi urre lortu baititu, horietako bat muztioari eskainitako kategoria berri batean, eta sei zilar.
Iruñeko EKOmerkatuak bosgarren edizioa egin du gaur Iruñeko Autobus Geltoki zaharreko nasetan. Hamabost postu jarri dituzte, eta gure erkidegoan ekoitzitako eta CPAEN/NNPEK-ek ekologikoan ziurtatutako elikagai ekologikoak eta sasoikoak ekarri dituzte Nafarroako hiriburura.
Sandra Izcue elkarrizketatuko dugu. Lizarraldeako boilur ekologikoen ekoizlea da Checho Zuasti senarrarekin batera, eta EKOmerkatuan aurkituko dugun pertsonetako bat. Azoka hau hileko lehen larunbatean egiten da, Iruñeko Autobus Geltoki Zaharreko nasetan. Larunbat honetan, abuztuaren 1ean, berriro ere boilur ekologikoak saltzera joango da; kasu honetan, “túber aestivium” edo udako boilurra. Jaki hori, gainera, boilurra eta oliba-olio birjina estra dastatuz probatu ahal izango dute, Elkea eta Gil Pagola olioekin batera, 12:00etan.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org