Navarra Bio

Zure aldizkari digitala

Gazta eta landare sendagarri eta estraktuen tailerra, abenduko EKOmerkatuko jarduerak

Abenduko EKOmerkatuak bi jarduera interesgarrirekin itzuliko da: gazta-tailerra, Miriam Otxotorena ekoizle ekologikoaren eskutik, eta Landare Sendagarri eta EstraktuenTailerra, ARREA elkarteko Tania Gomezen eskutik.

    Abenduko EKOmerkatuak IV. CPAEN/NNPEK sariak hartuko ditu

    Abenduko EKOmerkatuak elikagai ekologikoen 17 postu izango ditu eta IV. CPAEN/NNPEK sariak hartuko ditu. Erakunde Laguntzailearen saria Plazara! Lizarraldeako produktuen azokak jasoko du, eta Nekazaritza Ekologikoari eskainitako Bizitza sariak Arantzazu Aldanondo Otamendi Tuterako nekazaria omendu nahi du.
    Gainera, gazta-tailerra euskaraz eta landare tailerra antolatu dira. Horrez gain, bi postu gonbidatu izango ditu: Piparrika, Iruñeko Alde Zaharreko hiri-baratzea, eta Artilezko Hodeiak, Nafarroako artilearen erabilera berreskuratzen duena, bere artisau-produktuen bitartez. Informazio guztia hemen: www.ekomercado.org

    Piparrika eta Artilezko Hodeiak, abenduko EKOmerkatuko postu gonbidatuak

    Datorren abenduaren 5ean ospatuko den EKOmerkatuan bi postu gonbidatu izango dira: Piparrika, Iruñeko Alde Zaharreko hiri-baratze ekologikoa eta Zorokiaingo Artilezko Hodeiak; artilezko artisau-produktuen ekimena da hau, Nafarroako ardi-artilea berreskuratzen duena.

    "Bertako produktu ekologikoak kontsumituz, landa eta mendi-eremuak mantentzen laguntzen da"

    Miriam Otxotorena hileko lehen larunbatero joaten da EKOmerkatura bere ardi-gazta ekologikoekin, Andia mendilerroaren magalean garatzen diren ardiena. Bere "Axuribeltz" marka Nafarroako kalitatezko gazten erreferentea da dagoeneko. Familia ustiategia da, eta bertan bere bikotearekin, Xabier Mitxelenarekin, lan egiten du, eta Garai eta Eñaut semeen laguntzarekin, zeinak, ikasteaz gain, landa-lanetan eta gaztak egiten laguntzen duten.

    "Produktu ekologiko bat batez ere logikoa da"

    Gorka Pérez Santa Cecilia Irunberriko Azpea Upeltegiak eta upeltegiko jatetxea kudeatzen dituen taldeko kidea da. Nekazarien, mahastizainen, ostalarien eta ardandegien familiatik dator, eta tradizio horri eusten dio familia-negozio honetan, non ekologia bere DNAren parte baita. Hileko lehen larunbatero Iruñeko EKOmerkatuan aurkituko duzue. Erraza izango da harekin hitz egitea, bere ardoei, filosofiari eta konpromisoari buruz zerbait gehiago jakin nahi baduzue.

    Askari osasungarriak, hobeto jaten laguntzeko bideoa

    Bideoan hiru askari erraz nola prestatu azaltzen da. Kakao krema osasungarri bat, fruta eta zereala dituen jogurt bat edo piper pate bat dira merendatzeko aukera osasungarri eta ekologikoak.
    Hemen ikus dezakezue: EKOaskaria


     

      Nafarroako elikagai ekologikoak Mexikora doaz

      Nafarroako Gobernuak jaialdi gastronomiko bat sustatu du Mexikon gure erkidegoko jakiekin. Guztira, hogei enpresa joaten dira Ipar Amerikako herrialdera euren produktuak sustatzera; horietako zazpi ekologikoak dira, CPAEN/NNPEK-ek ziurtatuak.

      Aleka, edo nola berreskuratu bertako hazi ekologikoak

      Aleka elkarteak egungo hazien merkatuaren alternatiba sortzearen aldeko apustua egin du, bertako barietateen hazi ekologikoak berreskuratuz. Dozena bat produktorek osatzen dute kolektiboa, hazia ugaltzen eta ondoren Euskal Herriko produktoreei (profesionalak edo zaleak) banatzen dihardutenak. Irailean, Ekomerkatuan bisitatu gintuzten.

        CPAEN/NNPEKek errezeta-lehiaketa jarri du martxan saltoki ekologikoekin

        Nafarroa Saltsa Berdean-en bigarren edizioa da. Horren bidez, tokiko merkataritza txikia eta ekologikoa sustatu nahi da, eta CPAEN/NNPEKen Jatetxe Jasangarrien Sareko taberna eta jatetxeei lagundu.

        Harpidetu!

        Ez galdu azken istorio eta promozioak

        jakin nork sortzen duen ECO

        Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

        Jarraitu gaitzazu!

        Egunean egoteko

        Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org