Datorren martxoaren 2an zuzeneko salmentako merkatuei buruzko jardunaldi bat egingo da merkatuetan parte hartzen duten ekoizleentzat bideratuta. Saioa 09: 00etatik 14: 00etara izango da Iruñeko Kondestablearen Jauregiko hitzaldi aretoan.
Datorren apirilak 17an ospatuko den nekazal borroken nazioarteko egunari helduta, talde eta erakunde oso anitzak Iruñeko EKOmerkatuan elkartu ziren, pasa den otsailak 6ean. Besteak beste, denon artean egun berezi hau ospatzeko helburuz.
TVE1eko Aquí la Tierra programako lantaldeak Nafarroako ekoizpen ekologikoa bisitatu du egunotan, aurten bigarrenez. Oraingoan, neguko boilurra, egur-labea duen pizzeria ekologikoa, Intiako labore ekologikoen finka esperimentala eta Azkoiengo neguko barazkiak.
Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak, Eurostatek, Europar Batasuneko ekoizpen ekologikoari buruzko estatistikak eguneratu ditu 2019an. Albiste onak: datuek adierazten dute azalera ekologikoa hazi egin dela 2019an.
Nafarroako paisaiak eta mahastiak elkartean hainbat upeltegik bat egiten dute, Nafarroako mahastia haize eta eguzki parkeetatik babesteko. Horien artean, hiru upategi ekologiko daude: Ochoa, Arriezu Vineyards eta Navarsotillo.
CPAEN/NNPEK-ko lehendakari kargua hartu eta zazpi urtera, Edorta Lezaunek Mirian Otxotorenari eman dio lekukoa. Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluaren lehendakaritza hartu du 2023ra arte, eta urte horretan hauteskunde berriak egingo dira.
EKOmerkatua otsailaren 6an egingo da, Nafarroan landu eta prestatutako elikagai ekologikoen 16 saltokirekin. Horiei postu gonbidatu bat gehituko zaio: Barrikupel, erabilerarik ez duten ardo-upelekin lan egiten duen ekodiseinu-proiektua. Gainera, DJ Reimyren parte-hartzea eta ekoizleak elkarrizketatuko dituen telebista-seta ere programatuta daude. Hitzordua, beti bezala, 9:30etik 14:00etara, Iruñeko Autobus Geltoki Zaharreko nasetan. www.ekomercado.org
Iruñeko EKOmerkatua, Plazara! Estellerriko produktuen merkatua, Bizilur, Baztan, Bera, Leitza-Areso, Mendialdeko eta Etxeko merkatueko ordezkariak elkartu dira sarean lan egiteko.
TVE1eko taldeak bertatik bertara ezagutu ditu Pittikak Erratzun egiten duen gazta urdina, Beintza-Labaiengo Juan Gamioren sagarrondo haztegia eta Lekarozko Larraldeko sagardoa. Laster emango dizuegu emisioen berri.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org