Navarra Bio

Zure aldizkari digitala

EKOplana bizikletaz ekainaren 5ean Biela eta Tierrarekin

Ekainaren 5ean, CPAEN/NNPEKek bizikleta-ibilaldi bat antolatu du Biela y Tierra taldearekin, Iruñeko eta inguruetako ekoizpen eta kontsumo ekologikoko ekimenak bisitatzeko helburuarekin. Martxa 10:00etan abiatuko da Gaztelu Plazatik, eta 13:00etan amaituko da EKOmerkatuan. Jarduera doakoa da eta aldez aurretik izena eman behar da esteka honen bidez: https://forms.gle/TSHUuXQXyTMhsLCk6

    CPAEN/NNPEKeko bederatzi operadore Bioterrara joango dira ekaineko lehen asteburuan

    Bioterrako azoka ekainaren 4tik 6ra izango da Irungo Ficoban. Ecologicos Aranda, Ekoalde, Isanatur, Casa Paulina,  Ekollaondo, Bardea Olioa, Frutos Secos Naturales, A Fortunato eta Finca La Noria dira azokara joango diren operadore ekologikoak. Gainera, Mirian Otxotorena CPAEN/NNPEKeko lehendakariak parte hartuko du ziurtagiri publikoari balioa emateko mahai-inguru batean.

    Hemengoak proiektuak Kontsumo Ministerioak ematen duen NAOS accesit sari bat jaso du eskola-eremuan elikadura osasungarriaren arloan

    Hemengoak proiektuak Iruñeko haur-eskolen elikadura-eredua aldatu zuen 2016an. Orain, 2021ean, AESANek -Espainiako Elikadura Segurtasuna eta Nutrizioaren Agentzia-

    NAOS sarien bigarren accesitarekin saritu dute. Arrakasta handiko proiektua izan da Hemengoak, egunero 1.1000 menu baino gehiago zerbitzatzen baitira produktu askotariko, osasuntsu eta jasangarriekin, %90etik gora ekologikoak.

    Zortzi enpresa ekologiko Bio Navarren bildu dira Frantzian produktu ekologikoak sustatzeko

    Bio Trailla, Isanatur, Embutidos Goikoa, El Caserío, Ecovinal, Bodegas Aristu, Conservas Medrano eta Gonama Alimentación enpresek Bionavarre markaren pean bildu dira, beren produktuak Frantziako merkatu ekologikoan batera merkaturatzeko. CPAEN/NNPEKk ziurtatzen ditu empresa guztiak.

    EKOmerkatua ostiral honetan, apirilaren 30ean, arratsaldez izanen da

    Oraingoan, 17 ekoizle izango dira Iruñeko Autobus Geltoki Zaharreko nasetan, Nafarroan ekoitzi eta elaboratutako elikagai ekologikoekin. EKOmerkatuak eguna aldatu eta apirilaren 30era (ostirala) aurreratuko da maiatzaren 1eko jaieguna dela eta; 17:00etatik 20:30era egongo da zabalik, ostiralean.

    EKOmerkatuak urtebete egin zuen martxoan, eta Nafarroako ekoizpen ekologikoaren eta kontsumitzaileen arteko topagunea da. CPAEN/NNPEKk antolatzen du hileroko merkatua; aurten ere, 25 urte beteko ditu erakundeak.

    OndalanKoop: elikadura burujabetzaren hazia ereiten

    Elikadura burujabetzaren bidean, egitasmoaren helburua Nafarroako herritarrei asteroko menuak eskaintzea da: elikagai ekologiko eta bertakoakekin, Ekoalderen bitartez. 

    Bertako eta ekologikoak diren produktuekin astero 12 platerekin menu bat osatzen dute eta jateko prest dauden ontzietan eskaintzen dizkiete bertako bazkide diren 70 bat lagunei. 

    Bagordi eta Lezaun upeltegiak Ecovino sarietako sarituenak

    Ecovino 2021 sariek Bagordi eta Lezaun upategiak goraipatu dute.  Bagordik bi urre handi irabazi ditu eta Lezaunek urre handi bat eta Laffort Sari Berezia irabazi ditu. Andosillako eta Lacarreko upategiak CPAEN/NNPEK bidez egiaztatzen dira. Guztira, Nafarroak 8 sari jaso ditu Ecovinon.

      Nafarroako Elikagaien Burujabetzaren Aldeko Mugimenduak makrogranjak gelditzea eskatu du Nafarroan

      Nafarroako Elikadura Burujabetzaren Aldeko Mugimenduak elkarretaratzea egin du Iruñean, Caparrosoko behitegi erraldoiaren aurka, eta trantsizio agroekologikoa sustatzeko politiken alde.

      Ferment Art: "Ezinezkoa da mundu iraunkor batean bizitzea nekazaritza ekologikoa ez bada"

      Nerea Zorokiain, David Zunzarren eta Mikel Antonak Ferment Art osatzen dute, elaborazio artisau eta ekologikoko elikagai hartzituen marka berria. Mikel nekazariak Murietan du baratzea, eta geroago David eta Nereak Arizkunen hartzitzen dituzten barazkiak. Hainbat mota dituzte: txukrut, kimchi edo porrua gatzunetan, besteak beste. Martxotik, EKOmerkatura joaten dira, prebiotiko eta probiotiko dituzten hartzigarri mota desberdinekin. Nerea Zorokiainekin hitz egin dugu Ferment Art-i buruz.

      Harpidetu!

      Ez galdu azken istorio eta promozioak

      jakin nork sortzen duen ECO

      Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

      Jarraitu gaitzazu!

      Egunean egoteko

      Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org