Navarra Bio

Zure aldizkari digitala

CPAEN/NNPEKk arrakasta handiz ospatu du 25.urteurrena, sektore ekologikoa sendotuz

Asteburu osoan zehar CPAEN/NNPEKen 25. urteurrena eta Nafarroako VI. Azoka Ekologikoa hartu ditu Noaingo Zentzumenen Parkeak. Milaka pertsona bildu dira ekitaldian, eta Nafarroako elikagai ekologikoen balioa nabarmendu da, nekazaritza ekologikoko 35 posturekin. Asteburu arrakastatsua izan da, ekoizpen ekologikoaren eta herritarren arteko topagunea. Gainera, Zentzumenen Parkean ospatzeak espazio berriak ahalbidetu ditu, hala nola abeltzaintza-erakusketa eta gastronomia ekologikoaren gune bat.

    Jesus Aranda nekazaria eta Noaingo Udala, CPAEN/NNPEK sariak

    Nafarroako sektore ekologikoak CPAEN/NNPEK 2021 sariak banatu ditu. CPAEN/NNPEKren batzar nagusian izan da sari-banaketa. Bertan, Jesus Aranda nekazariak eta erakundeko lehen presidenteak Nekazaritza Ekologikoari eskainitako Bizitza saria jaso du, eta Noaingo Udalak Erakunde Laguntzailearen saria. 

    AENek ekoizpen ekologikoaren esparruan gizarteratzeari buruzko proiektu bat abiarazi du

    Nafarroako Gobernuak 5.000 euroko diru-laguntza eman dio nekazaritza ekologikoko enpresen elkarteari, "Gizarteratzea eta laneratzea ekoizpen agroekologikoaren bidez: analisi konparatu bat" izeneko proiektua garatzeko.

    CPAEN/NNPEKek 25. urteurrena ospatuko du irailaren 24, 25 eta 26an Noaingo Zentzumenen Parkean

    Bertan, 31 postu ekologiko izango dituen Nafarroako VI. Azoka Ekologikoa egingo da.
     
    Nafarroako elikagai ekologikoen urteurrena da, eta ekitaldi ugariz beteriko asteburuan ospatuko dute, Noaingo Zentzumenen Parkean. Asteburu horretan, gainera, Nafarroako VI. Azoka Ekologikoa ospatuko da bertan. Hala, aipatutako elikagai ekologikoen merkatuaz gain, eremu ekogastronomiko bat, arraza autoktonoen abeltzaintza-erakusketa, emanaldiak, animazio musikala, hitzaldiak, tailerrak, zozketak eta haurrentzako gunea izango dira. Hitzordua irailaren 24an, ostiralean, 17: 30ean hasiko da, larunbatean goizez eta arratsaldez jarraituko du eta igande goizean amaituko da.

    Bertako tomate ekologikoak berriz ere irabazi du tomate dastaketa Plazara! merkatuan

    Joan den irailaren 11n, Lizarran, tomate dastaketa herrikoia egin zen jai giroan. Tomateen barietate zabala dastatzeko aukera egon zen, eta Dicastilloko Ernestoren ‘Sunbillako idi bihotza’ tomate ekologikoa saritu zen. 

    Nafarroako produktu ekologikoen bederatzi enpresa Organic Food Iberian

    Reyno Gourmeten eskutik, Foru Erkidegoko produktu ekologikoen kalitatea eta aniztasuna erakutsiko dute sektoreko profesionalentzako Iberiar Penintsulako ekitaldirik handienean. Azken urteotan, merkatu ekologikoa % 38 hazi da Espainian, eta Europako ekoizlerik handiena eta munduko hirugarrena da.

    ‘Egin zaitez eko’: CPAEN/NNPEKek kalera eraman du Nafarroako ekoizpen ekologikoa elikagai erraldoiekin

    Pirinioetako behia, produktu ekologikoen saski bat, bi azenario, zainzuri bat, zereal galburu bat eta ECO=BIO hizki erraldoi batzuek osatzen dute CPAEN/NNPEKen erakusketa berria, 25. urteurrena ospatzeko eta ziurtapen publikoari balioa emateko.

    Asteburu osoan Iruñeko erdigunean izango dira elikagai erraldoiak eta ondoren Nafarroako beste herri batzuetan ibiliko dira; azkenik, irailaren 24, 25 eta 26an Noaingo Zentzumenen Parkean izanen dira 25. urteurrena ospatzeko.

    EKOmerkatua irailean itzuliko da tomate ekologiko eta lokal ugarirekin

    Irailaren 4an, larunbatarekin, berriz egingo da EKOmerkatua Iruñeko Autobus Geltoki Zaharreko nasetan. Oraingo honetan, denboraldiko produktu izarrari, tomateari, keinu bat egingo zaio eta hainbat postu egongo dira tomateekin. Gainera, EKOtopaketa berreskuratuko da eta irailaren 2an, ostegunean, Martin Iturri Agoizko Beti Jai eta Iruñeko Taberna Cocotteko sukaldariarekin izango da Geltokin. Informazio guztia http://www.ekomercado.org helbidean.

    CPAEN/NNPEK Nafarroako almendra ekologikoaren sektorearen egituraketari buruzko proiektu batean parte hartzen ari da

    Nafarroako Gobernuak INTIA sozietate publikoari "Nafarroako almendra ekologikoaren sektorearen egituraketa" proiektu pilotua eman dio. Proiektu horretan CPAEN, Frutos Secos Naturales, S.L. eta Bardea Olioa enpresek ere parte hartzen dute.

    Harpidetu!

    Ez galdu azken istorio eta promozioak

    jakin nork sortzen duen ECO

    Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

    Jarraitu gaitzazu!

    Egunean egoteko

    Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org