Nafarroako hainbat ekimen ekologiko ezagutzeko proposamena dira Ekoplanak, CPAEN/NNPEKek ziurtatutako elikagai ekologikoak ekoizten eta elaboratzen dituzten pertsonen eskutik. Iruñea, Ultzama, Bortziriak, Lizarraldea, Zangozako merindadea, Erdialdea eta Erriberako planek osatzen dute. Helburua: Nafarroa ekologikoa ezagutzea eta gozatzea.
Azaroko EKOmerkatua kalean egingo da. Datorren larunbatean, azaroak 6, Baluarteko plazak hileko merkatu ekologikoa hartuko du, oraingoan 15 ekoizle ekologikorekin. Barazki-kontserben tailer bat antolatu da Nishimeren eskutik. Gainera, azaroaren 4an, ostegunean, EKOtopaketa eginen da Tuterako Topero jatetxeko Jose Aguadorekin. Informazio guztia www.ekomercado.org helbidean.
Casa Paulina hilero joaten da EKOmerkatura. Carlosekin hitz egin dugu irasagar marmelada egiten ari den bitartean, hain justu fruitua bildu ondoren bere laboreetatik Ameskoa Behereko Artaza herrian. 2017an marmeladekin hasi zen, 15 barietate baino gehiago ditu eta gehienak bertako laboreekin egiten ditu. Carlos hilero joaten da EKOmerkatura bere marmelada zaporetsuak saltzera. Datorren azaroaren 6an Baluarte plazan izango duzue zain, bertan ospatuko baita hurrengo EKOmerkatua.
Manuel Roman eta Jesus Aranda, Nafarroako olio ekologikoaren ekoizleak eta elaboratzaileak, elkarrizketatu ditugu. Ekoizpen eta merkaturatze bide oso desberdinarekin, Isanatur-Ecoprolivek eta Ecológicos Arandak koletibitateei buruz hitz egiten digute, gero eta indar handiagoa hartzen ari den merkaturatze-kanala baita eta sektore ekologikoarentzako aukera baita. CPAEN/NNPEK lantzen ari den mahai sektorialen barruan, horietako bat olio-ekoizleekin egin da, sektorea taxutzen eta egituratzen joateko.
Europako Parlamentuak, Kontseiluak eta Batzordeak irailaren 23a EBko Nekazaritza Ekologikoaren Eguna izendatu dute, Europako Itun Berdearen barruan.
ANAPEHren webgunean ostalaritzak Nafarroako elikagai ekologikoen eta bere negozioei balio erantsia emateko arrazoiak ematen dituen atal bat sartu da: https://www.anapeh.com/has-pensado-en-introducir-alimentos-ecologicos-de-navarra-en-tu-carta/
Pediatra bat, nutrizionista bat, Jangelako ama bat, eskola bateko sukaldari bat eta CPAEN/NNPEKeko teknikari bat dira jantoki osasungarri eta jasangarrien bidez ohitura osasungarriak hartzea sustatu nahi duten bideoen protagonistak. CPAEN/NNPEK bost urte daramatza eskola-jantokietan aldaketa-prozesu horiek gauzatzeko sentsibilizazio- eta laguntza-lana egiten.
Biosasun, Ecoprolive, Ekollaondo, Casa Paulina, Gobeies, Pittika, Aspace, Domiña, Pasta Martinelli, Erlan eta Larrezabal eco egongo dira Gaztelu Plazan, urriaren 8tik (ostirala) 12ra (asteartea).
Urriaren 2an, larunbatarekin, berriz egingo da EKOmerkatua Iruñeko Autobus Geltoki Zaharreko nasetan. Nafarroako 15 ekoizle egongo dira produktu ekologikoekin
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org