CPAEN/NNPEKeko 17 operadore ekologikok parte hartuko dute elikagai ekologikoen erreferentziazko bi azoka horietan. Bioterra ekainaren 3tik 5era egingo da Irungo Ficoban, eta ekainaren 8an eta 9an Organic Food Iberiaren txanda izango da Madrilen. Bi ekitaldi garrantzitsu sektore ekologikoarentzat.
Elizondo, Larraintzar, Antsoain eta Abarzuzan egin dira sentsibilizazioak, lehen hezkuntzako 14 eskola-talderekin. Saioetan jolasaren bidez lan egiten da, eta agerian uzten da elikadura orekatu, osasungarri eta jasangarriaren garrantzia.
CPAEN/NNPEKk txostena aurkeztu du 2021eko Nafarroako sektore ekologikoaren datuekin. Txostenak modu jarraian azken urteetan hazkundea egon dela erakusten du, hala azaleran nola ekoizleen kopuruan. Egun, 62.000 hektarea eta 746 operadore izatera iritsi da sektore ekologikoa. Kontsultatu dossierra hemen.
Larunbat honetan, maiatzaren 7an, Iruñeko EKOmerkatua ospatuko da Iruñeko Autobus Geltoki Zaharreko nasetan, bertako eta sasoiko elikagai ekologikoen hamasei posturekin. Habia-kutxen tailerra egonen da familientzako, eta, hilero bezala, ostegunean EKOtopaketa egingo da Tres Reyes Hotelarekin. Informazio guztia www.ekomercado.org webgunean.
Munarrizetik, Goñi bailaran, Javier Anocibar EKOmerkatura joaten da txitxirioak, babarrun beltza eta patatak saltzera. Nekazari familiakoa da Anocibar, duela sei urte ekoizpenaz arduratzen da, eta martxotik EKOmerkatuan ikus dezakegu, bertako elikagai ekologikoekin. Pozik dago izan duen harrerarekin.
Hasi da Nafarroako zainzuri garaia, gure lurraldeko jaki onenetarikoa. Duela lau urtetik hona, Álvaro Cirauqui Funesko nekazaria eta CPAEN/NNPEK Kontseiluko kidea da, eta zainzuriak landatzen ditu bere finkan. Aurten, gainera, Denboraldiko Lehen Zainzuriaren dastaketa egin zen, lehen aldiz baratze ekologiko batean.
CPAEN/NNPEKko Proiektuen Departamendua Palmara joan da apirilaren 25etik 27ra SEAEren Kongresura, jantoki kolektiboetan egindako lanaz eta sektore ekologikoaren egituraketaz hitz egiteko. Gainera, esparru horretan egindako sentsibilizazio-bideoak aurkeztuko dira.
Datorren irailaren 23an Nekazaritza Ekologikoaren Europako lehen Eguna ospatuko da. Horretarako, Europar Batasunak sari batzuk antolatu ditu, EBko balio-kate ekologikoan bikaintasuna saritzeko.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org