Navarra Bio

Zure aldizkari digitala

Elikadura osasungarri eta jasangarriari buruzko sentsibilizazioa Dindaiarekin lau ikastetxetan

Elizondo, Larraintzar, Antsoain eta Abarzuzan egin dira sentsibilizazioak, lehen hezkuntzako 14 eskola-talderekin. Saioetan jolasaren bidez lan egiten da, eta agerian uzten da elikadura orekatu, osasungarri eta jasangarriaren garrantzia.

Nafarroako sektore ekologikoak hazten jarraitzen du bai azaleran bai operadore kopuruan

CPAEN/NNPEKk txostena aurkeztu du 2021eko Nafarroako sektore ekologikoaren datuekin. Txostenak modu jarraian azken urteetan hazkundea egon dela erakusten du, hala azaleran nola ekoizleen kopuruan. Egun, 62.000 hektarea eta 746 operadore izatera iritsi da sektore ekologikoa.   Kontsultatu dossierra hemen. 

Larunbat honetako EKOmerkatuan familientzako habia-kutxen tailerra egongo da

Larunbat  honetan, maiatzaren 7an, Iruñeko EKOmerkatua ospatuko da Iruñeko Autobus Geltoki Zaharreko nasetan, bertako eta sasoiko elikagai ekologikoen hamasei posturekin. Habia-kutxen tailerra egonen da familientzako, eta, hilero bezala, ostegunean EKOtopaketa egingo da Tres Reyes Hotelarekin. Informazio guztia www.ekomercado.org webgunean.

Javier Anocibar: «Ekologikoaren aldeko apustua egin behar dugu»

Munarrizetik, Goñi bailaran, Javier Anocibar EKOmerkatura joaten da txitxirioak, babarrun beltza eta patatak saltzera. Nekazari familiakoa da Anocibar, duela sei urte ekoizpenaz arduratzen da, eta martxotik EKOmerkatuan ikus dezakegu, bertako elikagai ekologikoekin. Pozik dago izan duen harrerarekin.

    Nafarroako zainzuriak: osasuntsuak eta sasoikoak

    Hasi da Nafarroako zainzuri garaia, gure lurraldeko jaki onenetarikoa. Duela lau urtetik hona, Álvaro Cirauqui Funesko nekazaria eta CPAEN/NNPEK Kontseiluko kidea da, eta zainzuriak landatzen ditu bere finkan. Aurten, gainera, Denboraldiko Lehen Zainzuriaren dastaketa egin zen, lehen aldiz baratze ekologiko batean.

    CPAEN/NNPEKk SEAEren Kongresuan parte hartuko du zaharberritze kolektiboarekin

    CPAEN/NNPEKko Proiektuen Departamendua Palmara joan da apirilaren 25etik 27ra SEAEren Kongresura, jantoki kolektiboetan egindako lanaz eta sektore ekologikoaren egituraketaz hitz egiteko. Gainera, esparru horretan egindako sentsibilizazio-bideoak aurkeztuko dira. 

    Europar Batasuneko lehen sari ekologikoak

    Datorren irailaren 23an Nekazaritza Ekologikoaren Europako lehen Eguna ospatuko da. Horretarako, Europar Batasunak sari batzuk antolatu ditu, EBko balio-kate ekologikoan bikaintasuna saritzeko.

    Nekazaritza toxikoaren zama ikusezina salatu dute

    Ekologistak Martxan, Nekazaritza Ekologikoaren Espainiako Elkarteak (SEAE) eta WWFk txosten berri bat atera dute plagiziden erabileraren arriskuak 2011tik 2018ra arte izan duen bilakaera aztertzeko. Txosten horrek erakusten du ez dela murriztu plagiziden erabilera, ezta horien arriskua ere.

    Ekoplan bat hilero: Berako ezti ekologikoa

    Mikel Lertxundik eta Haizea Belarrak Erlanki ezti ekologikoa egiten dute, eskuz, Beran. 2015ean hasi ziren 15 erlauntzekin, eta gaur egun 80 erlauntz baino gehiago kudeatzen dituzte Nafarroako geografiaren zati handi batean dauden 5 apiariotan. Hilabete honetako Ekoplanerako, erlezain bikote hau Beran bisitatzea proposatzen dizuegu, Igantzi eta Arantza arteko San Juan Xar erreserba naturala bisitatzen jarraitzeko. Gure bazkari proposamena Donamariako Bentan da, bertako elikagai ekologikoekin egindako sukaldaritza.

    Harpidetu!

    Ez galdu azken istorio eta promozioak

    jakin nork sortzen duen ECO

    Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

    Jarraitu gaitzazu!

    Egunean egoteko

    Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org