“Baratzetik jantokira: Nafarroako lehen sektore ekologikoaren eta errestaurazio kolektiboaren arteko artikulaziaren esperientziak” izenburupean, datorren irailaren 23an Ekoaldek jaurdunaldia bat antolatu du errestaurazio kolektiboko eragile ezberdinekin batera. Jaudunaldia, Europar Batasuneko Lehen Egun Ekologikoarekin batera ospatuko dena, bereziki errestaurazio kolektiboaren gainean jarriko du arreta, hala nola, honek lurraldean izan duen eragina, egun irabazi-asmorik gabeko elkartearen %50ren fakturazioa suposatzen baitu.
Uda heldu da eta EKOmerkatua Altsasuko Baratzako bide plazara joango da hilabetez. Oso edizio berezia izango da, Altsasuko Udala eta Sakanako Mankomunitatearen laguntzarekin posible izan dena, eta ia hamabost postu hartuko ditu. Horrez gain, nekazaritza ekologikoari buruzko hitzaldi bat programatu da Mirian Otxotorenaren eskutik eta Sakanako Mankomunitateak haurrentzako hainbat jarduera antolatu ditu. Informazio guztia www.ekomercado.org webgunean.
Gorde data: irailaren 16, 17 eta 18an ospatuko da Nafarroa Ekologikoko VII. Azoka, Nafarroako elikagai ekologikoen azokarik handiena. Ekoizle ekologikoen merkatua, gastronomia, tailerrak, hitzaldiak eta abar 25.000 metro koadroko Zentzumenen Parkea bezalako ingurune enblematiko batean.
Irunberrikoa da Ibon Ollo eta 28 urte ditu. Aristu upategiko mahastizaina eta ardogilea da. Upategi familiarra, Nafarroako lehen upategi ekologikoa izan zen, 1998tik aurrera CPAEN/NNPEK ziurtatuta. Orain dela sei urte Ibonek gurasoen bidea jarraitzea erabaki zuen eta maite du bere lana: “Ardoa produktu bizi bat da eta maitatu eta zaindu behar dugu”.
Zangozako abeltzain ekologikoa da Ignacio Suescun, eta bere haragia ‘Ternera de Petilla’ izenpean saltzen du, herri horretako 800 hektareatan bere 70 behiak bazkatzen dira, ziurtatutako larre ekologikoetan. Salmenta zuzenaren bidez merkaturatzen du haragia. 2011tik abeltzaintzan dihardu, eta bost urteren ondoren, ekoizpen ekologikora igaro zen. Ez da damutzen: bere ekoizpenari balio erantsia ematen dio, eta, aldi berean, ingurunea eta pertsonen osasuna zaintzen ditu elikagai osasungarri eta jasangarriekin.
Ambas entidades han suscrito un convenio de colaboración para garantizar los criterios de frescura, proximidad, sostenibilidad y calidad de los alimentos.
Datorren larunbatean, ekainak 4, Iruñeko EKOmerkatua ospatuko da Iruñeko Autobus Geltoki Zaharreko nasetan, bertako eta sasoiko elikagaien 18 posturekin. Jarduera ugariko edizioa izanen da: baratze ekologikoko tailerra, EKOplana bizikletaz Biela eta Tierrarekin eta Arraizako gerezi ekologikoen postu gonbidatu bat. Hilero bezala, ostegunean EKOtopaketa ospatuko da, oraingo honetan, Akari gastrotekarekin. Informazio guztia www.ekomercado.org webgunean.
CPAEN/NNPEK Iruñetik Lizarrarako autobus txangoa prestatzen ari da ekainaren 19rako, Baquedanon Elkeako garagardo ekologikoak nola egiten eta dastatzen diren jakiteko, Lazkueko begiratokiraino paseatzeko eta Eraulen pizza ekologikoez gozatzeko, Panpinelaren eskutik.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org