Larunbat honetako EKOmerkatuak edizio berezia hartuko du zazpi upategi ekologikorekin. Nafarroako ardo ekologikoak deskubritzeko eta erosteko aukera paregabea izanen da, eta ardo dastaketa ere antolatu da. Horrez gain, osteguneko EKOtopaketan Josean Iturralde Ekollaondo gazta ekoizleak ahuntz gazta nola egiten den erakutsiko digu. Ondoren, larunbatean EKOmerkatuan erosi ahal izango diren beste gaztak dastatuko ditugu. Informazio guztia hemen: www.ekomercado.org.
Ostiral honetan, Nafarroako sektore ekologikoak CPAEN/NNPEK 2022 Sariak banatu ditu. CPAEN/NNPEKen batzar orokorraren amaieran izan da ekitaldia. Conchi Goicoechea Berbintzanako nekazariak Nekazaritza Ekologikoari eskainitako Bizitza Osoa saria jaso du, eta Errigorak Erakunde Laguntzailearen Saria. Goicoecheak ezin izan du ekitaldira bertaratu eta Nino Ruiz Carcarreko nekazariak jaso du bere ordez.
Panpi Mailharin aitzindaria da merkataritza ekologikoan Nafarroan, 20 urte baino gehiagoko esperientzia baitu sektorean. 2010ean Ekia Biodenda sortu zuen Berriozarren, mota guztietako elikagai ekologikoak aurki ditzakezun auzoko denda. Panpik Nafarroako elikagai ekologikoen aldeko apustua egin du beti, eta gertuko ekoizleekin lan egitea gustatzen zaio. Produktu ekologiko sorta handiena eskaintzen diete bezeroei, eta, horrez gain, ingurumenaren jasangarritasunerako eta landa-garapenerako hain beharrezkoa den nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa zabaltzen dute.
Zazpi urte dira Goiza Isiegasek, bere bikotekidearekin batera, Akari Gastroteka sortu zuela. Kalitate handiko eta abangoardiako sukaldaritza proposatzen duen gunea da, plater tradizionalak ahaztu gabe. Goiza pixkanaka hasi zen bere kartan elikagai ekologikoak sartzen, eta oso pozik dago. Orain, Ekoalde Nafarroako elikagai ekologikoen zentro logistikoaren bidez jasotzen ditu elikagaiak, eta ostalaritzako beste establezimendu batzuk bertako produktuak ekologikoak erostera animatzen ditu.
Urriko edizioa Erriberrin ospatu ondoren, EKOmerkatua Iruñeko erdigunera itzuliko da azaroaren 5ean, larunbata, sasoiko gonbidatutako postu batekin: Valentziako zitriko ekologikoak itzuliko dira. EKOmerkatuak 11 ekoizle ekologiko hartuko ditu 09:30etik 14:00etara, Nafarroako elikagai fresko eta sasoikoekin. Gainera, azaroaren 3an, osteguna, Larragako Casa Perico jatetxearekin EKOtopaketa egingo da, Nafarroako Kazolatxoaren eta Ardoaren XXI. Astean produktu ekologikoarekin egindako kazolatxorik onenaren irabazlea. Informazio guztia hemen: www.ekomercado.org.
Elikadura jasangarri eta osasungarriari buruzko hezkuntza-proiektu honek Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeei doan emateko bi maleta ditu
CPAEN/NNPEKek Nafarroako produktu ekologikoarekin egindako kazolatxorik onenaren aipamen berezia eman dio Larragako Casa Perico jatetxeari, udazkeneko menestra proposamena dela eta. Datorren azaroaren 3an EKOtopaketan parte hartuko du, kazola irabazlea prestatzen.
Viveros Sola enpresan landare ekologikoa ekoizten dute profesional zein partikularrentzat, ereintzatik hasi eta laborantzaraino. Tuteran 40.000 m2 baino gehiagoko lur saila izanik, 2010ean ekologikorako trantsizioa egin zuten, eta Jesus Solak dio hartu duen erabakirik “onena” izan zela. Orain, bizitza osoa nekazaritzan jardun ondoren, erretiratzeko ordua hurbiltzen ari zaio, baina irribarre egiten du, semea eta iloba enpresaren erreleboa hartzen ari direlako.
Bere ahizpa eta senarrarekin batera, Arantzazu Aldanondok Corraliza Valdecruz kudeatzen du, Bardeako atarian dagoen labore finka estentsibo ekologikoa. 20 urte baino gehiagoko esperientziarekin, Arantzazuk eredu ekologiko estentsiboaren aldeko apustua kontatzen dizkigu. Duela bi urte CPAEN/NNPEK saria jaso zuen, nekazaritza ekologikoari eskainitako bizitza osoagatik.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org