Europako merkatu ekologikoak errekorra lortu du 2020an, % 15eko igoerarekin, eta 52.000 milioi eurora iritsi da, azken hamarkadako hazkunde-tasarik altuenera. Azalera ere handitu da, eta Frantzia azalera ekologiko handiena duen herrialde berrian bihurtu da.
Hilabete honetako Ekoplanean Pastas Martinelli bisitatzea proposatzen dizuegu, Beriainen pasta ekologikoa eta artisaua egiten duen enpresa gazte eta dinamikoa. Ekoplana osatzeko, Zentzumenen Parkea bisita daiteke, 25.000 m2-ko azalera hartzen duena, irudimena gustu, usain, testura, soinu eta koloreen artean birsortzen den bitartean.
Nafarroako Liburutegi Publikoen Sarean liburutegi eta hazien inguruko lankidetza-proiektu bat jarri dute abian datozen hilabeteetan, haziak batu, zabaldu eta partekatzeko.
Hilabete honetarako ekoplan bat proposatzen dizuegu. Sagardoaren denboraldia hasten da, eta horretaz disfrutatzeko Oskotzeko sagar ekologikoaren ekoizleei bisita egitea da planik onena, hiru sagardo dastatu eta sagarrondoetara bisita eginez. Egunak Orgi basoan zehar paseatzen jarrai dezake, harizti bakarrak dituen milaka urteko basoan. Amaitzeko, hamaiketakoa edo bazkari ekologikoa Ultzama baserri-eskolan.
2021 urte ona izaten ari da CPAEN/NNPEKentzat, Kontseilu ekologikoan izena eman duten operadoreen kopurua 700etik gorakoa baita. Zehazki, 742 operadore ditu gaur egun CPAEN/NNPEKek.
2021 urte ona izan da Ekoalderentzat, Nafarroako operadore ekologikoen irabazi asmorik gabeko elkartearentzat. Zifrak argiak dira: aurtengo negozio-bolumena 500.000 eurokoa izan da, eta errestaurazio kolektiboa izan da hazkunde handiena izan duen salmenta-kanala. Ekoaldek 29 ikastetxe hornitzen ditu; bi sukalde zentral eta baserri eskola bat, egunean 11.500 menuko inpaktuarekin. Gaur egun, 68 ekoizle daude Ekoalden, eta 2 langiletik 8ra hazi egin da.
Nafarroa Saltsa Berdean lehiaketaren hirugarren edizioan 22 errezetek parte hartu dute. Bertan, dendetako bezeroek osagai nagusi gisa Nafarroako elikagai ekologikoekin egindako errezetak aurkezten dituzte. Bezeroek, saltokiek eta jatetxeek sariak lortu dituzte.
El próximo 1 de enero de 2022 entrará en vigor el nuevo reglamento de producción ecológica. Desde Intereco se han realizado una serie de infografías para explicar los principales cambios en la reglamentación en cuanto a nuevos productos certificados, producciones vegetales, producciones ganaderas y productos transformados.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org