Nafarroako Tortillaren 4. Astea ekainaren 18tik 27ra egin da, Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Elkarteak antolatuta eta CPAEN/NNPEK, Heineken, Nafarroako Ostalaritza Kooperatiba eta Sandúa Olioak babestuta.
Oporrak hartuko ditugu uztailean eta EKOmerkatua ez da eginen uztailaren 3an. Abuztuaren 7an ikusiko dugu elkar. Uda hona pasa!
Iruñeko Udaleko Etxez Etxeko Arreta Zerbitzuak baldintza gisa jartzen du menuen kontratu berrian elikagai ekologikoak, freskoak eta sasoikoak sartzea. Kontratua 2021eko irailetik 2022ko abendura bitartean egingo da, eta zerbitzuak 422 erabiltzaile ditu. Guztira, 156.000 bazkari zerbitzatuko dira 2021eko irailaren 1etik 2022ko abenduaren 31ra, eta 43.333 afari. Etxeko Laguntza Zerbitzuak CPAEN/NNPEKen laguntza izan du plegua egiteko.
Dagoeneko eskuragarri dago Deierriko Udalaren webgunean "Reflexión sobre laspérdidas de alimentosen el sector primario en Navarra" dokumentua (Nafarroako lehen sektorean elikagaien galerari buruzko hausnarketa), Txosten honek Nafarroako egoera ezagutzen lagundu nahi du, eta Buruxkaproiektuaren esparruan egin da. Proiektu hori espigamendua berreskuratzeko proiektu bat da, gizarterako eta ingurumenerako balio gisa, Deierriko Udalak, NUPek eta INTIAk sustatua, Nafarroako LGP 2014-2020 - Landa Garapenerako Planaren laguntzarekin, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bitartez: “Europak landa eremuetan inbertitzen du” eta Nafarroako Gobernuarekin.
Dokumentua egiten lagundu dute Elikagaien bankuak, NNPEKk, EHNEk, UCANek eta UAGNk, bai eta proiektuko ekoizle aliatuek ere, azken hauek beren soroekin lagundu baitute espigamenduetan.
Para poder inscribir una ganadería en ecológico se debe cumplir con unas normas estrictas y entre ellas, la fundamental, es el bienestar animal. CPAEN/NNPEK, la entidad que certifica la producción agraria ecológica de Navarra, se encarga de avalar que las explotaciones implementan sistemas de manejo que aseguren que cada especie ganadera sigue sus procesos naturales, que tiene acceso a un entorno adecuado y que se cuidan tanto la alimentación como la salud de los animales, con acceso a pastos y lugares donde moverse libremente.
Elikalimen Izaskun Berasategik eta Isabel Juánizek sortutako nutrizio-aholkularitza da. Haurren elikadurari eta eskola-jantokiei zuzenduta dago batez ere, baina elikadura osasungarri eta jasangarriaren alde egin nahi duten beste kolektibitate batzuei irekita dago. Kontua da elikaduraren paradigma aldatzea; izan ere, eskaintzen denak eta jaten ohituta gaudenak askotan ez die nutrizio-gomendioei jarraitzen, eta gero eta gehiago diren patologiei lotutako obesitate- eta gehiegizko pisu-arazoak dituen gizarte batean gaude. Horrek arazo larriak sor ditzake etorkizunean, jasangarritasunari dagokionez ere bai. Elikalimenek eskuz esku lan egiten du CPAEN/NNPEKekin, sinetsita haurtzarotik lan eginez ohitura horiek lehengoratu daitezkeela, nutrizioaren aldetik zuzena eta ingurumenaren aldetik arduratsua den elikadura baten alde eginez.
Paz de Ziganda, Jaso, Tantirumairu eta Argia ikastolek erosketa-hitzarmenak berritu dituzte Ekoalderekin. Datorren ikasturtean elikagai ekologikoak, freskoak, tokikoak, sasoikoak eta lehen sektoreak hornituta jarraituko dira izaten. Jantoki osasungarri eta jasangarrien balorazioa oso positiboa da, bai elikaduraren kalitateagatik, bai tokiko sektore ekologikoa egituratzeko ematen duten laguntzagatik. Guztira, 1.700 menu zerbitzatzen dira egunean, eta elikagai ekologikoen eta tokiko elikagaien ehunekoa %13,38 eta %57,97 artekoa da, ikastolaren arabera.
Datorren ekainaren 5a Ingurumenaren Mundu Eguna da eta CPAEN/NNPEKek EKOmerkatuarekin eta bizikletaz ibilaldi batekin ospatuko du, Iruñerriko ekimen ekologikoak ezagutzeko, Biela eta Tierrarekin. EKOmerkatua, beti bezala, 09:30etik 14:00etara izango da Iruñeko Autobus Estazio Zaharreko nasetan, oraingoan 14 ekoizlerekin, elikagai ekologikoak, freskoak eta sasoikoak erabiliz. Adin guztientzako habia-kutxen tailerra ere antolatu da.
NNPEKek 25 urte bete ditu eta hazkunde etengabean ari da, 2015etik hona. Gero eta operadore gehiago dira, bai eta hektarea gehiago ere. Une honetan, 2021eko maiatzeko datuen arabera, 724 operadore ditu eta 60.471 hektarea ziurtatu; hau da, Nafarroan, operadore kopurua %5,58 hazi da eta nekazaritza azalera, berriz, %6,77. Hala ere, hori oso urrun dago Europako Batzordearen “Etxaldetik mahaira estrategiak” ezarritako kopurutik. Izan ere, Europako azalera ekologikoak %25era iritsi beharko luke 2030ean. Bestalde, NNPEK erakundearen 25. urtemuga ospatzeko egitaraua azkentzen ari dira. Ospakizuna irailaren 24an, 25ean eta 26an eginen da, Noaingo Zentzumenen Parkean.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org