Koldo Resanok sagar ekologikoak landatzen ditu Faltzesen, familiatik datorkion eta jarraitu nahi izan duen jarduera. Nahiz eta normalean bere salmentak kooperatiba baten bidez bideratzen diren, aurten Iruñeko EKOmerkatuaren aldeko apustua egin dute.
Arantzazu Aldanondok Nekazaritza Ekologikoari eskainitako Bizitza saria jaso du. CPAEN/NNPEKek urtero ematen die saria agroekologiaren aldeko apustua egin duten pertsonei. Ekologista, emakumea, nekazaria eta Erriberakoa, argi du ez dagoela beste landatzeko modurik, natura errespetatzen duena izan ezik.
Artajok bigarren saria lortu du uzta berriko oliba-olio birjina estrentzat erreserbatutako nazioarteko lehen lehiaketan. Italiako Biolnovello lehiaketak Artajo 10 Koroneiki olioa nabarmendu du, olibadian eta kanpainan egiten den lana saritzen duen lorpen handia. Gainera, Artajok 6 domina irabazi ditu 'Artajo 10' gamaren 6 barietateetan.
Iruñeko EKOmerkatuak larunbat honetan estreinatuko du urtea, urtarrilaren 2an. Elikagai osasungarriak, sasoikoak, ekologikoak, Nafarroan ekoitzi eta egindakoak erosteko aukera paregabea izango da. Hitzordua, beti bezala, Iruñeko Autobus Geltoki Zaharreko nasetan 09:30etatik 14:00etara. www.ekomercado.org
CPAEN/NNPEKek, Menjadors Ecològicsekin batera, etxean jaten ikasteko eta haurrek eskoletan jasotzen duten elikadura osatzeko gida praktikoa argitaratu du. Elikagaien mantenugaiak ezagutzea eta elikadura osasungarria zer den ulertzea da helburua. Errezetak, despentsa, erosketak, sukaldea antolatzeko aholkuak edo elikagaiak kontserbatzeko gomendioak dira gida honen parte, familiek nahitaez irakurri beharrekoa. Gida www.navarraecologica.org webgunean deskarga daiteke.
Nafarroa Saltsa Berdean lehiaketaren bigarren edizioan 38 errezetek parte hartu dute. Bertan, dendetako bezeroek osagai nagusi gisa Nafarroako elikagai ekologikoekin egindako errezetak aurkezten dituzte, eta Nafarroako Jatetxe Iraunkorren Sareari atxikitako jatetxeek ere parte hartu dute. Bezeroek, saltokiek eta jatetxeek sariak lortu dituzte.
Rebeca Germán Almagro eta David Ruiz Azpilicueta Elkea dira, Bakedano eta Artaxoa artean oliba-olio birjina estra, garagardoa, sagarrak, lekaleak eta garagarra ekoizten dituen enpresa agroekologikoa. Hamar urte dira ekologikoaren ziurtagiria lortu zutela, baina 2016an hasi zen haien apustu handia, bizibide gisa agroekologiaren aldeko apustua egitea erabaki zutenean. Hileko lehen larunbatero saltzen dituzte euren produktuak Iruñeko EKOmerkatuan, baina zuzeneko salmentako beste ekimen batzuetan ere aurki ditzakegu, Lizarrako Plazara! azokan, esaterako.
Borraja komandoa berriz ere bueltan dator, oraingoan iraunkortasunean, elikadura-subiranotasunean eta ingurumenean denbora ematen duten pertsonen lana eskertzeko. Kasu honetan, Mugarik Gabe GKEari eman zaio saria. Mugarik Gabe Nafarroa-k elikadura-subiranotasunaren, garapenerako hezkuntzaren, feminismoaren eta kontsumo arduratsuaren alde lan egiten du.
Martxan da Ekoalderen elikagai ekologikoen online denda berria, azken kontsumitzaileei zuzendua. "Zure erosketa ekologikoa” lemapean, Nafarroan ekoitzitako eta/edo prestatutako kalitatezko elikagai ekologikoak etxe guztietara helarazi nahi dira. www.ekoalde.org webgune eraberrituan 70 ekoizle ekologikoren 300 erreferentzia baino gehiago daude. Zure erosketa ekologikoa, orain klik bakarrean.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org